(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko abuztuak 30

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan batzartu da lehenengoz

oporren ostean, ikasturte politiko berriari hasiera emateko.

 

Aurreko urteetan bezala, batzarra Donostian egin da,

Miramar Jauregian.

 

Iñigo Urkullu lehendakariari eta haren sailburuei

harrera egin diote Donostiako alkate Eneko Goiak,

Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok eta

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Xabier Ezeizabarrenak.

 

Batzarraren ostean, Iñigo Urkullu lehendakariak

azaldu du zer gai landu dituzten lehenengo batzar honetan.

 

Ekonomiaren egoerari buruz

Ondo doa EAEko ekonomia, eta datozen urteetan hazi egingo da.

 

Hazi egino da, halaber, enplegua, eta lanpostu berriak sortuko dira:

16.000 aurten, eta 12.000 datorren urtean.

 

Lehendakariak esan du euskal ekonomia sendoa dela

eta ondo jarrai dezakeela, nahiz eta mundu-mailan arazoak egon:

Brexit-a (Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea),

Txinaren eta Estatu Batuen arteko borroka komertziala,

edo Estatu Batuek zerga gehiago ezarri nahi izatea

beste herrialde batzuei erositako produktuei.

Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren Esparru Programari buruz

Hauek dira Eusko Jaurlaritzaren

programa horri buruzko aurtengo datuak:

  • 600 milioi euro baino gehiago emango dira plan horretarako.
  • 460 milioi baino gehiago inbertituko dira I+G+b-n
  • Asko inbertituko da gizarte-gaietan: dagoen Aurrekontuko
    4 euro bakoitzeko 3.

 

2020ko aurrekontuei buruz

Gobernu Kontseilua datorten urteko

Aurrekontuen Legea lantzen ari da.

 

Lege hori oso garrantzitsua da, ekonomia hazten lagunduko baitu

eta EAEn gizarte-zerbitzu onak izatea ahalbideratuko.

 

Eusko Legebiltzarrak Aurrekontuak onartu behar ditu.

Horregatik, lehendakariak hau esan du negoziazioaz:

 

  • Eusko Legebiltzarreko talde guztiei irekita dago.
  • errealitate ekonomikoari eta edukiei egokituta egon behar du
  • Kontuan hartu behar du zer negoziatzen den: ekonomia,
    gizarte-gaiak eta etorkizunerako erronka.

 

Espainiako Gobernuari buruz

Lehendakariak esan du garrantzitsua eta presazkoa dela

Espainian gobernu berria osatzea.

 

Eusko Jaurlaritzak gai batzuk ditu gobernu espainolarekin landu beharrekoak;

adibidez:

  • EAEko autogobernuan aurrera egitea
  • Eman gabe daude transferentzien planean aurrera egitea
  • Inbertsioak bultzatzea, abiadura handiko trenaren lanak
    aurreikusitako datan buka daitezen.
  • immigrazioari buruzko Share proposamenaz hitz egitea
  • Bizikidetzari buruzko proposamenei buruz hitz egitea

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko irailak 02

    "El Gobierno Vasco celebra hoy su primer Consejo de Gobierno del nuevo curso político en el Palacio de Miramar de Donostia-San Sebastián, como es tradicional."

    También cumplen la tradición de reunirse utilizando la bandera de la Comunidad Autónoma sin que esté junto a ella la de España, un hecho que por muy tradicional que sea es inconstitucional, según el Art. 4.2 de la Constitución de España, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2, porque, que yo sepa, el País Vasco es España, y todos estamos sujetos a la Constitución y al resto del ordenamiento jurídico, Art. 9.1 CE, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=9&tipo=2.

  • 2019.eko irailak 02

    ¿Por qué utilizan Uds. la #IkurriñaSinBanderaDeEspaña, cuando nuestra Constitución, Art. 4.2, ordena utilizar la Ikurriña junto con la bandera de España en ACTOS OFICIALES?Tienen Uds una muy mala costumbre, oiga.http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2