(ebaluazioan)
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua. Lege-aurreproiektua. Kontsulta publikoa. Ondorioak

2019-07-24

Eusko Jaurlaritzak Kontsumitzaileen eta

Erabiltzaileen Estatutu berri bat egin nahi du.

 

Orain indarrean

dagoena 2003ko abenduaren 22ko Legean dago jasota eta

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Estatutu horrek diona eguneratu egin behar da.

 

Estatutu berriak arautuko duena da kontsumitzaileek ete erabiltzaileek

nola babestu, defendatu eta sustatu ditzaketen euren eskubideak

Euskal Autonomia Erkidegoan.

 

Horretarako, kontsumoarekin lotutako honelako gaiak jorratuko ditu:

  • Administrazio publikoen arteko harremanak.
  • Gaur egungo kontsumo-forma berriak.
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak.
  • Segurtasuna produktuak eta zerbitzuak kontsumitzen ditugunean.
  • Kontsumoko ikuskaritzak eta bestelakoak.

 

Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera,

Lege berri bat egin aurretik,

aukera eman behar zaie herritarrei beren iritzia emateko.

 

Interesdunek izan dute aukera iritzia emateko

eta ekarpenak egiteko internet bidez,

Euskadi.eus web-orrian eta Irekian.

 

Iritzi horiek jasotzeko epea amaitu da.

 

Orain, prozeduraren hurrengo urratsak jarraituko dira.

 

Sailburuak bere onarpena eman behar du

Lege berria idazten hasteko.

 

Iruzkin bat
  • 2019-07-24

    Regular mejor eso del consentimiento posiblemente viciado a todo colectivo vulnerable como pueden ser además las personas mayores sobre todo con eso de los datos circulan por la red, así como a la hora de cobrar guardar confidencialidad de importes sobre todo cuando hay colas en espera pueden ver en la pantalla y saber quien dispone para sacar una foto y dar un atraco en otro momento personas con mala intención.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan