(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko uztailak 23

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan,

eta zenbait erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta

 Etxebizitzako sailburua Iñaki Arriolak eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro

Azpiazuk Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Espainiako Gobernu berria

 

Eusko Jaurlaritzak espero du Espainiako Gobernu berria laster eratuta egotea,

nahiz eta prozesu zaila izaten ari den.

 

Eusko Jaurlaritzarentzat premiazkoa da gobernu berria izatea,

Espainiako gobernu egonkor baten laguntza behar duelako

hainbat gauza egiteko.

 

Ingurumenari buruzko lege berriak

 

Eusko Jaurlaritzak honako lege hauen proiektuak onartu ditu:

 

  1. Natura Ondarea Kontserbatzeko Legea:

Lege honekin, etorkizunean natura-ondarea

zaintzeko eta hobetzeko modu berriak sustatu nahi dira.

 

  1. Ingurumen Administrazioaren Legea:

Lege honen bidez, herritarrek administrazioek ingurumenari dagokionez

hartzen dituzten erabakietan parte hartuko dute eta horien jakitun izango dira.

 

Horrez gain, legeari esker, ingurumena nola dagoen jakiteko

egiten diren planak, proiektuak edo programak

argiagoak eta sinpleagoak izango dira.

 

Bi lege hauek oso garrantzitsuak dira, Euskadin

garapen jasangarria lortzen lagunduko dutelako.

 

Finantza-inbertsio jasangarriak

 

Aurten ere, Eusko Jaurlaritzak

ia 98 milioi euroren finantza-inbertsio jasangarriak egingo ditu.

 

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman du

2018an lortu zuen superabitaren

ia 72 milioi euroak erabiltzeko.

 

Inbertsio jasangarri hauek oso garrantzitsuak dira,

lagungarriak baitira inbertsio publikoa sustatzeko,

hau da, zergen dirua herritarrentzako gauzak egiteko erabiltzeko:

ospitaleak, errepideak...

 

Horri esker, Eusko Jaurlaritzak ia-ia 2018ko diru-kopurua halako bi

edukiko du 2019an inbertsio publikorako.

 

Hori oso ona da, honako hauek egin ahal izango direlako:

herritarren ongizatea hobetu.

 

Olakueta aterpetxea

 

Eusko Jaurlaritzak 200 mila euro inbertituko ditu

Olakueta aterpetxea mantentzeko.

 

Aterpetxea Berrizen dago, Bizkaian, eta migratzaileentzat da.

Migratzaileak dira beren herrialdea utzi eta bizimodu hobe baten bila

beste herrialde batera bizitzera joaten diren pertsonak.

 

Badaude iragaitzazko migratzaileentzako beste aterpetxe batzuk ere, udalerri hauetan:

  • Bilbo

  • Donostia

  • Gasteiz

  • Irun

 

Aterpetxeen zerbitzuarekin, Eusko Jaurlaritzak

honako hauek eskaini nahi dizkie migratzaileei:

 

  • denbora batez bizitzeko leku bat

  • gizartean integratu ahal izateko prestakuntza.

 

Fundazioen Dekretua

 

Eusko Jaurlaritzak onartu berri du

Euskadiko Fundazioen Babesletza eta Erregistroa arautzeko Erregelamendua.

 

Erregelamendu honekin,

urrats garrantzitsu bat egin da, izan ere:

  • gai honi buruzko araudi guztia dokumentu bakar batean dago,

    eta horrela errazagoa da kudeatzen.

  • Eusko Jaurlaritzarekin fundazioei dagokienez egin beharreko izapide guztiak

    Internetez baino ez dira egingo.

Prentsa-txostena

Gai-zerrenda

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau