(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko uztailak 09

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,

eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

aditzera eman du zer erabaki hartu dituzten.

 

Polizia Gehiegikerien Legea

 

Konstituzio Auzitegiak artxibatzea erabaki du

Eusko Jaurlaritzaren Poliziaren Biktimen Legearen aurka jarritako errekurtsoa.

 

Eusko Jaurlaritzak uste du ona dela hori.

 

Polizia Gehiegikerien Legearen bidez, lagundu egingo zaie

poliziarengandik tratu txarrak nozitu dituztenei,

arrazoi politikoengatik preso egonda.

 

Mariano Rajoy-ren Gobernuak uste zuen

Eusko Jaurlaritzaren Poliziaren Biktimen Legeak

ez zuela Konstituzioak esandakoa betetzen.

 

Horregatik, lege horren aurkako errekurtso bat aurkeztu zuen Konstituzio Auzitegiaren aurrean.

 

Duela gutxi, Eusko Jaurlaritza eta Pedro Sánchezen Gobernua

akordio batera iritsi dira lege hori aldatzeko.

 

Ciudadanos-ek errekurtso bat aurkeztu zuen

Eusko Jaurlaritzak eta Pedro Sánchezen Gobernuak adostutako Lege horren aurka.

 

Orain, Konstituzio Auzitegiak errekurtso hori aztertu behar du.

 

Eusko Jaurlaritzaren ustez, ez dago ondo hori,

Ciudadanosek ez baitauka ordezkaririk

Eusko Legebiltzarrean.

 

Gainera, lege hori ia alderdi guztien adostasunarekin onartu zen,

hau da, ia denak zeuden ados.

 

Eusko Jaurlaritzak uste du Konstituzio Auzitegiak

eurei emango diela arrazoia.

 

Memoria historikoaren Legea

Eusko Jaurlaritzak esan du lanean ari direla

Memoria Historikoaren Legean, eta asko egin dutela aurrera gai horretan.

 

Baita ere esan du lan on bat egiten ari direla,

eta lan horri esker,

Memoria Historikoaren Lege berri bat egongo dela.

 

Gobernu irekia


Eusko Jaurlaritzak 2018ko Balantzearen txostena onartu du,

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren

eta bere Sektore Publikoaren gardentasunari buruzkoa.

 

Txostenak dio Eusko Jaurlaritzak, gardentasunaren arloan…

  • Gauzak ondo egiten dituela.
  • Gauza onak egiten dituela Euskadiko gizartearentzat.
  • Modu argi eta irekian komunikatzen dela herritarrekin.

 

Horregatik, eredu on bat da Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-eredua.

 

Gainera, txostenak dio oso ona dela

Euskadik parte hartzea Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzan.

 

Eusko Jaurlaritzak, halaber,

Administrazio publiko batek egin beharreko guztia egiten du:

 

  • Herritarrei informazioa eskaini Internetez.
  • Herritarrei Internetez tramiteak egiteko aukera eman.

 

Adibidez: webgunea, herritarrei eta enpresei erantzun,

webgunean alta eman, komunikazioa eta jakinarazpenak...

 

Eusko Jaurlaritzaren Open Data web-orria

Estatutik datu gehien argitaratzen duen ataria da.

 

Eusko Legebiltzarra lanean ari da

Gardentasunaren eta Herritarren Parte-hartzearen Legean.

 

Euskadik beharrezkoa du lege hori, gai hauetan aurrera egiteko:

 

  • Herritarren eskubideak, informazio publikoa eskuratzeko.
  • Administrazioak kontuak ematea, hau da, herritarrei azaltzea zer egiten duten.
  • Herritarrek parte hartzea.

 

Hezkuntza

 

Eusko Jaurlaritzak onartuak ditu 2 deialdi,

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 2020 Planari dagozkionak.

 

Honetarako dira 2 deialdi horiek:

 

  1. 160 Ikasiker beka 2019-2020 ikasturterako: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikerketetan lagundu nahi duten ikasleentzako bekak dira.

 

  1. STEAM Euskadi Hezkuntzako Estrategia: Eusko Jaurlaritzak jarri du martxan, Innobasquerekin

 

Estrategiak honako hau bultzatu nahi du:

  • Prestakuntza zientifikoa eta teknikoa, eskola eta institutuetan, maila guztietan.
  • Geroz eta gazte gehiago izatea zientzia eta teknologia ikasi eta horretan lan egiten dutenak.

 

Eusko Jaurlaritzak uste du garrantzitsua dela gazteei eskaintzea

gai horien inguruan izan behar diren ezagutzak,

lanean hasi behar dutenerako.

 

Prentsa-dosierra

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau