(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Matxitxako Moluskuak euskal enpresa hasi da muskuiluak ekoizten

2019.eko uztailak 03
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ekonomiaren,

Garapen eta Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapiak

Mendexan (Bizkaia) dagoen Poligono Akuikola bisitatu dute.

 

Matxitxako Moluskuak da Kantauri itsasoan,

itsaso zabalean, muskuiluak ekoizten hasi den lehen enpresa.

 

Mendexako Poligono Akuikolan dago kokatua,

Bermeo eta Ondarroa arteko Bizkaiko kostaldean.

 

Mendexako poligono akuikola hori oso handia da,

hainbat kilometro ditu.

 

Muskuiluak ekoizteko enpresa horrek akuikultura egiten du.

 

Uretan bizi diren landareak eta animaliak hazteko

teknikak eta ezagutzak erabiltzen ditu.

 

Beste modu bat da, jasangarria eta berritzailea

itsasoko jakiak ekoizteko.

 

Horrelako proiektuak bultzatzeko,

Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du

Arrantza eta Akuikulturako 2015-2020 Plan Estrategikoa.

 

Eusko Jaurlaritzarentzat akuikultura garrantzitsua da arrazoi hauengatik:

  • Itsas-produktu gehiago ekoizteko.
  • Ekonomia-jarduera berri bat
    eta lan-postu berriak sortzeko Euskadin.
  • Gehiago arrantzatzeko eta modu desberdinetan.
  • Beste herrialde batzuetatik ekarritako itsasoko elikagai gutxiago erosteko.

 

Bizkaiko kostaldeko zona hau izendatu du Eusko Jaurlaritzak

intereseko ingurune, muskuiluak eta

txirlak, ostrak eta itsas zabalean

bizi diren beste animalia batzuk ekoizteko.

 

Euskadin, arrantzaren sektoreak bi mila pertsona baino gehiagori

ematen dio lana eta hamar mila lanpostutik gora sortzen ditu elikagai-industrian.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau