
Eusko Jaurlaritzak BetiON telelaguntza-zerbitzuaren 4 gida berri aurkeztu ditu
Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak
Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuak
eta Emilio Sola Gizarte Politiketako zuzendariak
Euskadiko betiON telelaguntza-zerbitzuaren
4 gida berri aurkeztu dituzte
BetiON Eusko Jaurlaritzak duen telelaguntza-zerbitzu publikoa da.
Telelaguntza-zerbitzua bakarrik bizi diren adineko pertsonentzat da,
edo desgaitasuna dutenentzat, larrialdi-kasuetan
beren etxetik laguntza eskatzeko erabil dezaketena.
Eusko Jaurlaritzak hobetu egin nahi du betiON zerbitzua
erabiltzaileei arreta ona eta pertsonalizatua emateko.
Horregatik, pertsona bakoitzaren beharretan oinarritzen da.
betiOn zerbitzua dutenek honako hauek dituzte:
- telefono-linea bat
- komunikazio- eta informatika-ekipo berezi bat.
Modu horretan, betiON zerbitzuko langile espezializatuek
arreta eskaintzen diete larrialdi bat duten edo laguntza behar duten pertsonei,
eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan.
Zerbitzuak arreta hauek ematen ditu:
- telefono-deiak eta mezuak
- beste zerbitzu batzuk eskuratzeko laguntza
- etxeko bisitak.
Zerbitzu honek laguntza eskaintzen die bakarrik bizi diren adinekoei
eta desgaitasunak dituztenei:
- beren buruan konfiantza eta segurtasuna izan dezaten
modu horretan beren egoera hobetzeko
- beren ingurune familiar eta sozialean ahalik eta denbora gehien
bizi daitezen.
Sailburuak esan du Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu hau
erreferente bat dela beste herrialde batzuentzat.
Herrialde hauek galdetu dute,
oso interesgarria iruditzen zaielako:
- Uruguai
- Txile
- Alsazia, Frantzian
- Katalunia
- Nafarroa
Zerbitzu Publikoaren 4 gida berriak
1. Lehenengo gidan, azaltzen da:
- zer zerbitzu eskaintzen dituen betiONek
- zer teknologia-mota duen
- zer egin behar den arazo tekniko bat dagoenean.
2. Bigarrenean, zaintzaileek egin beharrekoak azaltzen dira:
- nola zaindu beren buruak
- zein diren zaindu behar dituztenen oinarrizko zainketak.
3. Hirugarrenean, zaintzaileei azaltzen zaie
nola zaindu behar dituzten dementzia duten pertsonak.
4. Laugarren gidaren izena da “Aktibatu zure burua”:
burua zaintzeko aholkuak jasotzen ditu.
Norentzat da betiON zerbitzua?
2019an, betiON telelaguntza-zerbitzuak
53 mila pertsona baino gehiagori ematen dio arreta.
Gaur egun, betiONek arreta ematen die:
- Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoei
- 65 urtetik gorakoei, mendetasuna
edo mendetasun-arriskua aitortua dutenei.
- Desgaitasun intelektuala fisikoa edo sentsoriala izanik
mendetasuna aitortua dutenei
- Buru-gaixotasuna diagnostikatua izanik
mendetasuna aitortua dutenei
- Gizarte-bazterketaren arriskua dutenei.
2018an egindako azken azterketan,
erabiltzaileek 5etik 4,5eko nota eman diote orokorrean
betiON zerbitzuari.
Horrek esan nahi du erabiltzaileak
oso gustura daudela zerbitzuarekin.
Behar duten pertsonek hemen eska dezakete zerbitzu hau:
- beren udaletxeko oinarrizko gizarte-zerbitzuetan
- telefonoz: 012, Zuzenean Zerbitzuan.
- Internet bidez: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contss/es/contenidos/informacion/teleasistencia/es_teleasis/teleasistencia.html




