
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak
eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek
hartutako erabakiak azaldu dituzte.
Espainiako Gobernu Berria eratzeko data
Josu Erkorekak adierazi du berri ona dela
Espainiako Gobernu berria noiz eratuko den jakitea.
Ona da Euskadirentzat,
zeren, horrela, 2 gobernuek aukera izango dute
beren arteko komunikazio-arazoa konpontzeko.
Eta aurrera egin dezakete konpondu gabe dauden hainbat gaitan:
Abiadura Handiko Trenaren lanak
eta trena Gasteizera iristeari lotutakoak.
Eusko Jaurlaritzarentzat oso garrantzitsua da
bi gobernuen arteko komunikazioa berreskuratzea,
Euskal Agendaren inguruan lan egiteko.
Eratuko den gobernu berriak
konpondu gabe dauden gaiei erantzun behar lieke:
- gizarte-gaiak
- ekonomikoak
- politikoak
- lurralde-gaiak
Eusko Jaurlaritzaren ustez ez da ona
Espainian berriro hauteskundeak deitzea,
herritarrek emana baitute beren iritzia.
Hauteskundeak errepikatzea porrota litzateke.
Unibertsitate-bekak
Eusko Jaurlaritzak 26 milioi baino gehiago emango ditu
2019-2020ko unibertsitate-beketarako.
Diru hori Euskadin edo beste autonomia-erkidegoren batean
ikasten duten ikasleentzat izango da.
Diru horrekin, hauek ordainduko dira:
- Unibertsitateko edo Goi-mailako Ikasketetako matrikulak
- Unibertsitaterainoko garraioa
- Nota altuak dituzten ikasleak sarituko dira.
Eusko Jaurlaritzak beka horiek aldatu egin ditu, hobetzeko:
- Unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko beken arteko lotura
- Bakarrik ama edo aita duten ikasleek
unibertsitate-gastu gutxiago ordaintzea
- Auzitegi Gorenak gai honi buruz dioena aplikatzea.
Eusko Jaurlaritzarentzat, berri txarra da
Auzitegi Gorenak dioena aplikatzea,
aldatu egin beharko baititu orain arteko baldintzak.
Epai horren ondorioz, bekak diru gutxiagokoak izango dira.
Ekaineko langabezia
Eusko Jaurlaritzak dio ekainean
langabe gutxiago egon direla Euskadin
hau da, 2018ko ekainean baino gutxiago.
2019ko urte-hasieratik,
gero eta jende gehiago ari da lanean,
eta gehienek:
- 45 urte baino gehiago dituzte
- eta denbora asko daramate lanik gabe.
Hau guztia oso ona da, eta horrela jarraitu behar da.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzak esan du
komeni dela lan egin nahi duen jende guztiak
prestakuntza-ikastaroak egitea.








