(ebaluazioan)
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Euskadin, gora egin du goi-mailako lanbide-heziketa ikasi nahi duten gazteen kopuruak

2019.eko ekainak 26

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteen behatokiak

inkestak egin dizkie adin guztietako herritar askori, eta inkestetako datuak aztertu ditu.

 

Inkestan, galdera hau egin diete:

“Zer ikasi nahiko zenuke, Unibertsitateko gradu bat ala Lanbide Heziketa (LH).

 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Murok inkestari

buruzko datu gehiago eman ditu.

 

Hauek dira datu aipagarrienak:

 

Inkestan parte hartu duten 18 eta 29 urte bitarteko 10 gaztetik:

 

  • 5ek baino gehiagok unibertsitatea aukeratu du, eta
  • 4k Lanbide Heziketako goi-mailako zikloa.
  • Gainerakoek ez dakite edo ez dute erantzun nahi izan.

 

Gazteen eta helduagoen erantzunak aztertuta, zera ikus daiteke:

adin guztietan, gehiago direla LH baino unibertsitatea nahiago duten pertsonak.

 

Hala eta guztiz ere, gazteenen artean, LH nahiago dutenen kopurua handiagoa da.

 

Bestalde, 30 urtetik gorako pertsonek —eta, batez ere, 65 urtetik gorakoek— zer

erantzun ez dakitela esan dute. Gazteagoen artean, ordea, gutxiago dira erantzun hori

eman dutenak.

 

2019ko inkesta eta 2013koa erkatuz gero,

zera ikus daiteke: 2013tik, hazi egin dela LHko zikloak ikasi nahi dituzten gazteen kopurua.

 

Inkestan parte hartu duten pertsonen ustez, LH ikasiz gero

lana aurkitzeko aukera handiagoak daude.

 

Euskadiko unibertsitateek ematen duten irakaskuntzaren kalitateari buruzko galderak ere egin dizkiete.

 

Eta iritzi hau daukate inkestan parte hartu dutenek:

  • Euskadiko unibertsitateen kalitatea ona edo oso dela uste dute 10etik 7k.
  • Euskadiko unibertsitateek ongi funtzionatzen dutela uste dute 10etik 8k.
  • Euskadiko unibertsitateetan ikasketa-aukera zabala dagoela uste dute 10etik 7k.
  • Euskadiko unibertsitateetako irakasleak
    onak edo oso onak direla uste dute 10etik 6k.
  • Euskadiko unibertsitateak ikerketa arloan nahikoa edo oso aurreratuta daudela uste dute 10etik 6k.

 

Unibertsitatera joateari dagokionez, hauek izan dira erantzunak:

 

Inkesta egin dutenen artean, 10etik 4k bakarrik uste dute

unibertsitatean hastea eta gradu bat egitea nahikoa erraza edo oso erraza dela.

 

Gainerakoek nahikoa zaila dela uste dute, honako arrazoi hauek direla-eta:

  • Ikasketa batzuetarako oso nota altuak eskatzen dituzte.
  • Ikasketak oso garestiak dira.

 

Izan ere, gazteen erdiak baino gehiagok uste dute gaur egun egoera ekonomiko onean

dauden pertsonek bakarrik dutela unibertsitatean ikasteko aukera.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau