(ebaluazioan)
Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Erakusketa batean azaltzen da nola aldatuko den Bilbo abiadura handiko trena iristen denean.

2019.eko ekainak 20

Eusko Jaurlaritzak antolatu du erakusketa,

eta izenburu hau dauka: “BILBAO-ABANDO, hurrengo geltokia”.

 

Bilbon jarri dute erakusketa,

Zazpikaleak-Alde Zaharreko metro-geltokiaren atarian.

 

Argazkiz osatutako erakusketa da, non ikus daitekeen

nola aldatuko diren hiriko zenbait gune

AHTa hiriburura iristen denean.

 

Erakusketaren irekitze-ekitaldian egon dira:

 

  • Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua.
  • Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea.
  • Julián López, Sustapen Ministerioko Azpiegituren idazkari nagusia.

 

Zer ikus daiteke erakusketan?

 

  • 20 bat argazki-panel, testuekin, non azaltzen baita zer aldaketa egongo diren;
    besteak beste, Abandoko geltokiko lurperatzea.

  • Bideoak, bilbotarren iritziekin: nola uste duten aldatuko dela hiria eta hiriko
    eguneroko bizitza.

 

Zer aldatuko da hirian?

 

AHTak eta egingo diren obrek

hiria eta bere auzoak aldatuko dituzte.

 

Gaur egun, trenbideak banatzen dituen auzoak

(besteak beste, Bilbo Zaharra, Abando eta Zabala)

batuta geldituko dira.

 

Bestalde, espazio libre gehiago egongo da,

jendearentzat, Bilboko erdigunean.

 

100 mila metro karratuko espazio bat egongo da,

4 Guggenheim museok hartuko luketena bezain handia.

 

Bilboko hainbat zonetan trenentzat zeuden espazioak

berreraiki egin dira beste erabilera batzuetarako;

besteak beste, Amezola, Abadoibarra eta Matiko.

 

 

Zer hobekuntza ekarriko ditu AHTak?

 

Garraio berriaren proiektu hau Bilbok ezagutu duen proiekturik garrantzitsuenetako
bat izango da, honako arrazoi hauengatik:

 

  • Bidaia-denborak murriztuko dira.
  • Konexio gehiago egongo dira pertsona eta lekuen artean.
  • Abandoko geltoki berrian 6 garraio mota desberdin erabili ahal izango dira, eta Espainia eta Europako beste hiri batzuetara joan ahal izango da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau