
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait
erabaki hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak zer erabaki hartu dituzten azaldu du.
Espainiako Gobernu berria
Iragan maiatzean hauteskunde orokorrak eginda, oraindik ez da Espainiako gobernua
osatu.
Presidente berri bat egoteko negoziazioak luzatzen ari dira.
Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak ulertzen duela atzerapena, baina premiazkoa
duela Espainiak gobernu berri bat edukitzea.
Izan ere, gobernu horrek gauza asko ditu egiteko, gizartearekin, ekonomiarekin,
politikarekin eta lurraldearekin zerikusia duten gaietan.
Enplegua
Sailburuak esan du Euskadiko ekonomia hobetzea eta Euskadin enplegua sortzea dela
Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusietako bat.
Hala dago ezarrita “2020rako Enplegu Plan Estrategikoa”n.
Horretarako, Gobernu Kontseiluak onartu du 2 programa hauek martxan jartzea:
- 6,5 milioi euro, gazteentzako enplegu-programa
Programa horren bidez, gazteak kontratatuko dituzte udalek.
- 4,1 milioi euro, autoenplegurako eta enplegua sortzeko programa
Programa horren bidez, beren enpresa sortu nahi dutenei lagunduko zaie, ideia hori duten momentutik enpresa martxan jartzen duten arte.
Prestakuntza
Eusko Jaurlaritzak 8,7 milioi euro gastatuko ditu doktorego aurreko kontratuak egiteko,
hau da, Euskadiko 384 ikertzaileri kontratuak egiteko, doktoregoa lortu aurretik.
Horren bidez, prestakuntza eman ahal izango zaie zientzia eta teknologiaren arloko
ikerketan aritu nahi dutenei, gai izan daitezen arlo horretan lan egiteari utziko dioten
pertsona helduak ordezteko.
Berdintasuna
Eusko Jaurlaritzaren ustez, emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko,
ezinbestekoa da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egitea.
Horregatik, 2 ekimen jarri dira martxan:
- Bekak, 2019-2020 ikasturtean Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko Masterrean matrikulatu nahi duten ikasleentzat.
- Emakunde Saria: emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan handia egiten duten pertsona eta entitateei aitorpen bat egiteko.
Euskadiren irudia, atzerrian
Eusko Jaurlaritzak “Euskadi Basque Country Laguna” sortu du.
Horren bidez, aitorpen bat egin nahi zaie Euskaditik kanpo bizi ez arren Euskadik beste
herrialde batzuetan irudi ona izan dezan lan egiten duten pertsonei.
Balio du, halaber, atzerriko euskal komunitatearekin harreman gehiago eta hobea
izateko, komunitate hori Euskadiri lotua sentitzen baita.






