
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait
erabaki hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Ogasun eta Ekonomiako
sailburu Pedro Azpiazuk Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.
Euskadiko Aurrekontu orokorrak 2020rako
Euskal Autonomia Erkidegoko datorren urteko
Aurrekontu orokorretarako arauak onartu ditu Gobernu Kontseiluak.
Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoekin hitz egingo du Eusko Jaurlaritzak
aurrekontu horiek eztabaidatu eta onartu ahal izateko.
Aurrekontu horiei buruz, Azpiazu sailburuak esandakoaren arabera:
- 2016-2020 gobernu-programaren barruan daude
eta Giza Garapeneko estrategiaren - Eusko Jaurlaritzaren eskumena diren
politika publikoak egin ahal izateko beharrezkoak dira. - Osasun arlora bideratuko da diru gehien,
gero, enplegura, gizarte-politiketara eta ekonomiaren garapenera. - Genero gaiek ere garrantzia handia izango dute,
emakumeen egoera kontuan hartuko da gizonenarekin alderatuta.
Sailburuak, era berean, Batzorde Mistoak adostutako
helburuei buruz hitz egin du, 2020an bete beharreko helburuei, hain zuzen.
Helburu horiek euskal ekonomiarekin dute zerikusia.
Sailburuak esan duenez, guztiak beteko dira: zero defizita,
gastuaren araua, langabezia-tasa, eta beste batzuk.
urtean jende gutxiago egongo da langabezian,
100eko 10 baino gutxiago
Hezkuntzaren arloa
Eusko Jaurlaritzak 40 milioi euroko gastua baimendu du
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei
arreta emateko eskolan.
Ikastetxeei emango zaie diru hori:
- Itunpeko ikastetxeetan: hezkuntza errefortzurako proiektuak egiteko,
ikasleen ikaskuntzan laguntzeko. - Ikastetxe publikoetan: garraiobidea eskaintzeko
premia bereziak dituzten ikasleei. - Elkarteetan: jarduerak egiteko ikasle ijitoekin,
Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.






