
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko zientzia- eta teknologia-partzuergoa (BRTA) aurkeztu du.
Eusko Jaurlaritzak BRTA aurkeztu du gaur.
BRTA Euskadiko zientzia- eta teknologia-partzuergo bat da,
hau da, helburu berarekin elkartu diren
enpresa eta erakunde multzo bat.
Euskadiko zientziaren eta teknologiaren garapenarekin
du zerikusia BRTA-k.
BRTA aurkezteko ekitaldian Urkullu lehendakaria eta
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapia egon dira.
Arantza Tapia BRTA-ko lehendakaria da.
Gaur, BRTA-ko Batzar Orokorrak bere zuzendaria izendatu du:
Rikardo Bueno Zabalo.
Zer da BRTA?
Partzuergo hori, erakundeen, enpresen eta ikerketa-zentroen
arteko lankidetza-akordio bati esker jaio da.
BRTA-ren egoitza Kurutz-Gain industria-poligonoan
egongo da, Mendaron (Gipuzkoa).
BRTA-ren helburua denen arteko lankidetza lortzea da,
Euskadi prestatuta egon dadin etorkizuneko erronkei eta industrian
eta teknologian egongo diren aldaketei aurre egiteko.
Eta Euskadi nazioartean ondo kokatua egon dadin
eta beste herrialde batzuekin lehiatzeko gai izan dadin.
Nortzuk osatzen dute BRTA?
- Eusko Jaurlaritzak
- SPRI taldeak
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko 16 zentro
BRTA-ren ezaugarriak.
Euskadi lurraldeari eta biztanleriari dagokionez txikia den arren,
gaur egun, Europako eskualde aurreratuenetarikoa da
berrikuntza gaietan.
BRTA osatzen duten enpresek eta zentroek duten gaitasuna
munduan garrantzitsuak diren beste partzuergo batzuenaren antzekoa da,
Suediako RISE-k eta Norvegiako SINTEF-ek dutenaren antzekoa.
BRTA partzuergoak:
- 700 pertsona ditu
- 300 millioi euroko fakturazioa urtean
- Euskadin I+G-n inbertitzen diren 100 euro bakoitzeko
22 BRTA osatzen duten eragileek inbertitzen dute. - Zientzia-arloko 1.300 argitalpen (artikuluak, ikerketak...)
- 100 EPO eta PCT patente
Zer egingo du BRTA-k?
- BRTA osatzen dutenen zientzia eta teknologiari buruzko
lana eta ideak antolatu eta forma eman. - BRTA osatzen dutenentzat lan egiten duten pertsonen
lana, prestakuntza, kontratazioa
eta esperientzien trukea antolatu.
-
2019-07-06
Se utiliza la Ikurriña, debió estar junto a ella la bandera de España, según nuestra Constitución, artículo 4.2, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2.