(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko zientzia- eta teknologia-partzuergoa (BRTA) aurkeztu du.

2019.eko ekainak 10

Eusko Jaurlaritzak BRTA aurkeztu du gaur.

BRTA Euskadiko zientzia- eta teknologia-partzuergo bat da,

hau da, helburu berarekin elkartu diren

enpresa eta erakunde multzo bat.

Euskadiko zientziaren eta teknologiaren garapenarekin

du zerikusia BRTA-k.

 

BRTA aurkezteko ekitaldian Urkullu lehendakaria eta

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapia egon dira.

Arantza Tapia BRTA-ko lehendakaria da.

Gaur, BRTA-ko Batzar Orokorrak bere zuzendaria izendatu du:
Rikardo Bueno Zabalo.

 

Zer da BRTA?

 

Partzuergo hori, erakundeen, enpresen eta ikerketa-zentroen

arteko lankidetza-akordio bati esker jaio da.

BRTA-ren egoitza Kurutz-Gain industria-poligonoan

egongo da, Mendaron (Gipuzkoa).


BRTA-ren helburua denen arteko lankidetza lortzea da,

Euskadi prestatuta egon dadin etorkizuneko erronkei eta industrian

eta teknologian egongo diren aldaketei aurre egiteko.

Eta Euskadi nazioartean ondo kokatua egon dadin

eta beste herrialde batzuekin lehiatzeko gai izan dadin.

 

Nortzuk osatzen dute BRTA?


BRTA-ren ezaugarriak.

 

Euskadi lurraldeari eta biztanleriari dagokionez txikia den arren,

gaur egun, Europako eskualde aurreratuenetarikoa da

berrikuntza gaietan.

BRTA osatzen duten enpresek eta zentroek duten gaitasuna

munduan garrantzitsuak diren beste partzuergo batzuenaren antzekoa da,

Suediako RISE-k eta Norvegiako SINTEF-ek dutenaren antzekoa.


BRTA partzuergoak:

  • 700 pertsona ditu

  • 300 millioi euroko fakturazioa urtean

  • Euskadin I+G-n inbertitzen diren 100 euro bakoitzeko

    22 BRTA osatzen duten eragileek inbertitzen dute.

  • Zientzia-arloko 1.300 argitalpen (artikuluak, ikerketak...)

  • 100 EPO eta PCT patente

 

Zer egingo du BRTA-k?

  • BRTA osatzen dutenen zientzia eta teknologiari buruzko

    lana eta ideak antolatu eta forma eman.

  • BRTA osatzen dutenentzat lan egiten duten pertsonen

    lana, prestakuntza, kontratazioa

    eta esperientzien trukea antolatu.
Iruzkin bat