
Umetoki-lepoko minbizia detektatzeko programa Bizkaira zabalduko da
Minbizi mota bat da zerbix edo umetoki-lepoko minbizia.
Emakumeetan ohikoenak diren minbizietan laugarrena da minbizi-mota hori.
Gaixotasun hori garaiz detektatzeko
Osakidetzak programa bat dauka.
“Umetoki-lepoko minbiziaren baheketarako programa” da.
Osakidetzak gutun bat bidaltzen die emakumeei
eta froga sinple bat egiteko hitzordua ematen die.
Froga horrekin ikusten da minbizi mota hori garatzeko zer aukera dagoen.
Programa hori 2018an jarri zen martxan
Arabako eta Gipuzkoako anbulatorioetan.
Orain arte, 19.000 emakumeri eman zaie hitzordua.
Gipuzkoari dagokionez, programa gauzatu duten azken osasun-zentroak
Goierri, Urola Garaia, Donostialdea,
Bidasoa eta Tolosaldea izan dira.
Eta aurten, Bizkaian ere jarri da martxan.
Datozen egunetan, 868 gutun bidaliko dira.
Uztailaren 1etik aurrera hasiko dira hitzorduak ematen
gutuna jaso duten emakumeei.
Urte osoan zehar, pixkanaka, programa
Bizkaiko osasun-zentro guztietan egingo da.
Urrian, Barrualde-Galdakaon.
Abenduan, Barakaldo-Sestaon,
Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetan eta Uriben.
Iñigo Urkullu lehendakaria Nekane Murga,
Osasuneko sailburuarekin egon da Donostiako Unibertsitate Ospitalean.
Umetoki-lepoko Minbiziaren Baheketarako Unitatea bisitatu dute.
Bertako laborategian aztertzen dituzte emakumeei
osasun-zentroetan egiten dizkieten frogen laginak.
Ekipo oso modernoak eta aurreratuak dituzte laborategi horretan.
Lehendakariaren esanetan, minbizia garaiz detektatzea
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren
zeregin garrantzitsuenetarikoa da.


















