
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzeko,
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua ezohiko lekuan elkartu da aste honetan:
Busturiko Madariaga Dorrean.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuaren egoitza da dorre hori.
Gobernu Kontseiluak erabaki batzuk hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak,
Ingurumeneko sailburu Iñaki Arriolak
eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek
azaldu dute zer gai jorratu eta adostu diren Kontseiluan.
Ezarriko den Klima Aldaketaren Legea
Arriola sailburuak dokumentu bat aurkeztu dio Gobernu Kontseiluari:
Klima Aldaketaren Legearen aurreproiektua lantzeko dokumentua.
Ingurumen Saila prestatzen ari den lege oso garrantzitsu bat da klima-aldaketarena.
Lege hori egiteko, denbora-tarte bat eman behar da aldez aurretik
herritarrek beren iritzia eman eta parte har dezaten.
Aurreproiektuan, azaltzen da zer egin behar duten administrazio publikoek,
enpresek eta herritarrek
2050erako Klima Aldaketaren Estrategiak dioena betetzeko.
Gizarte osoak dauka paperen bat eginkizun horretan,
egiten dugun guztiak eragiten baitie klimari eta naturari.
Garrantzizkoa da ekonomia gero eta jasangarriagoa eta
lehiakorragoa izatea eta energia garbiagoak erabiltzea ekonomian.
Onartu den dekretu batez ere hitz egin du Arriola sailburuak.
Urdaibaiko Biosfera Erreserban dauden
babestutako ekosistemak babesteko eta hobetzeko arau bat da.
Zuhaitz autoktonoak landatzeko ematen diren laguntzak erregulatzen ditu arau horrek.
Zuhaitz horiek hazkunde bizkorreko beste batzuk baino astiroago hazten dira;
orain arte hazkunde bizkorrekoak landatu dira.
Enplegua
Maiatzeko langabeziaren datuak jakinarazi ditu Artolazabal sailburuak.
Daturik garrantzitsuenak hauek dira:
- Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko hilean baino 1.771 langabe gutxiago
- Lanbiden, 110 mila pertsona baino gehiago daude izena emanda langabetzat.
- Azken urtean, ia 9 mila pertsona gutxiago daude lanik gabe Euskal Autonomia
Sailburuak esan du datuak onak direla, langabezia jaisten ari baita.
Baina lanean jarraitu behar da lanpostu berri gehiago sor daitezen
eta lanpostu hobeak izan daitezen.
Gobernu Kontseiluak 130 mila euroko laguntzak ere onartu ditu,
Euskal Autonomia Erkidegoan lanaren etorkizuna zein izango den aztertzeko.
Horri esker, sektorez sektore zer enplegu mota berri
sor daitezkeen ikusiko da,
eta zein sektoreri eragingo dien gehien automatizazioak.
2020ko aurrekontuak
Erkoreka sailburuak esan du hurrengo asteartean onartuko dela
2020ko Aurrekontuen Proiektua.
Proiektu hori izango da:
- EAEko ekonomiak hobera egiteko
- lanpostu gehiago sortzeko
- zerbitzu publikoak kalitatekoak izateko (osasungintza, irakaskuntza...)
Orobat, Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak
Legebiltzarreko alderdi politiko guztiak izan nahi dituela kontuan, eta haiekin hitz egin
bai aurrekontuen gai horretaz eta baita beste proiektu batzuez ere,
gobernu-programa betetzeko.
Aurrekontuena, une honetan, oso proiektu garrantzitsua da,
Euskal Autonomia Erkidegoko pertsonen
bizi-kalitatea hobetzeko balio baitute.




