(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ADEGIren 2019ko Enpresa Egunean parte hartu du

2019.eko maiatzak 29

ADEGI Gipuzkoako enpresaburuen elkartea da.

2019ko Enpresa Eguna ospatu du, Donostiako Tabakaleran.

Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaldiarekin eman zaio amaiera ekitaldiari.

 

Ekitaldian izan dira hauek ere: Eusko Jaurlaritzako sailburu Arantxa Tapia (Ekonomia)

eta María Jesús San José (Lan eta Justizia); Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo

Tejería; Markel Olano ahaldun nagusia,

eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria.

 

Ekitaldian, ADEGI sari bana eman zaie bi enpresa hauei:

  • “Gipuzkoako Enpresa Berria” saria, Kiro Grifols enpresari.

  • “Enpresa Kultura Berria” saria, Fresmak enpresari.

 

Lehendakariak euskal enpresen gainean hitz egin du.

Aditzera eman du azken 6 urteetan etengabe hazi dela euskal enpresen jarduna.

Baita ere esan du Euskadiko eta Gipuzkoako enpresek

ondo egin diotela aurre krisiari eta indartu egin direla.

 

Orain, jarraitu egin behar da, eta erronka berriei egin behar zaie aurre,

gizartea eta enpresen mundua aldatzen ari baitira.

Eta horretarako, enpresek eta gobernuak elkarrekin hartu behar dituzte erabakiak.

 

Lehendakariak esan du Euskadik 3 erronka dituela:

  • Trantsizio digitala: teknologia mota berrietarantza jotzea.

  • Trantsizio energetikoa: energia mota berriak erabiltzen hastea.

  • Trantsizio demografikoa: biztanlerian gertatuko diren aldaketak.

 

Lehendakariak esan du Euskadiko enpresek

aurrera egin beharra daukatela, industria adimentsurantz.

Horretarako, lan egin beharra daukate, besteak beste, gai hauetan:

 

 

Lehendakariak esan du Euskadik Europako Eskualde aurreratu bat izan behar duela.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak urtero diru gehiago gastatuko du ikerketan eta

garapenean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau