
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak
zer erabaki hartu dituzten azaldu du.
Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 26ko hauteskundeen emaitzei buruz zer iritzi duen ere
azaldu du Josu Erkorekak.
Esan duenez, hau esan nahi dute emaitzek:
- Herritarrek babesten dutela euskal erakundeek
politika egiteko duten modua, eta
datozen 4 urteetan horrela jarraitzea nahi dutela. - herritarrek ondo ikusten dituztela koalizio-gobernuak.
Eusko Jaurlaritzaren ustez, oposizioan dauden 3 alderdiek
emaitzak aztertu behar dituzte, eta hemendik aurrera zer egin behar duten ikusi behar dute.
Erkorekak esan duenez, espero dute alderdi horiek,
Eusko Legebiltzarrean hasiko dugun etapa berri honetan,
nahiago izango dutela akordioetara iristea, Jaurlaritzari oztopoak jartzea baino.
Eusko Jaurlaritzak guztiekin hitz egin eta eztabaidatu nahi du akordioak lortzeko.
Garapen lankidetzarako proiektuak
Eusko Jaurlaritzak 30 milioi emango ditu Euskadiko gobernuz kanpoko erakundeentzat,
Garapen lankidetzarako programak abian jartzeko.
Laguntza horiei esker, 3 motatako proiektuak egingo dira:
- Hegoaldeko herrialde pobreetan pobreziaren kontrako proiektuak
- Teknologiaren laguntzaz prestakuntza emateko, produzitzeko eta laguntzeko
proiektuak - Euskadin egiten diren garapenerako hezkuntza-proiektuak.
Gaur egun, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari esker,
250 proiektu egiten ari dira mundu osoan.
Oñatiko aterpetxea
Eusko Jaurlaritzak milioi 1emango ditu Larraña etxerako.
Lehenengo harrerako zentro bat da, eta Oñatin dago (Gipuzkoa).
Aterpe honetan, nazioarteko babesa eskatu duten
pertsonei eta familiei laguntzen zaie.
Larraña Etxean migratzaileak hartzen dira,
hau da, beste herrialde batzuetatik etorri,
eta hemen egoera zailetan daudenak.
Zentroak laguntza ematen die irtenbide bat aurkitu arte,
haiek zer nahi eta behar duten kontuan hartuta.
Erkoreka sailburuak esan du Euskadi herrialde solidarioa dela,
gehien behar duenari laguntza ematen dakiena.
Laguntza handiena behar duen taldeetariko bat
gerragatik edo arazo ekonomikoengatik
beren herrialdeetatik ihesi datozenena da.