
Herritarrek kontsulta ditzakete jada hauteskundeetako behin-behineko
Atzo, maiatzak 26, hauteskunde politikoak izan ziren
Hauteskunde hauek, hain zuzen ere, izan dira:
udal-hauteskundeak (udal-ordezkariak aukeratzeko),
foru-hauteskundeak (foru aldundietako ordezkariak aukeratzeko)
eta Europako hauteskundeak (Europako Parlamentuko ordezkariak aukeratzeko).
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak
eskuragarri jarri die herritarrei web-orri bat,
atzoko hauteskundeetako emaitzak kontsultatu ahal izateko.
http://bit.ly/2VNd1Oe web-orrian, datu mota desberdinak kontsulta daitezke:
- Euskadiko udalerri bakoitzeko, probintzia bakoitzeko eta eskualde bakoitzeko
hauteskunde-emaitzak.
- Hiru hauteskundeen emaitzak, aurreko urteetako hauteskundeekin alderatuta.
- Hauteskunde hauetako eta Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetako
parte-hartzearen inguruko datuak (botoa eta abstentzioa).
Web-orri horretako datuak pdf formatuan ere deskarga daitezke.




