
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan,
eta zenbait erabaki hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak
eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak
Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.
Josu Erkorekak diputatu katalan presoen egoeraz hitz egin du
Kongresuan eta Senatuan.
Esan du hutsegitea litzatekeela diputatu horiek gaitasungabetzea.
Kongresuaren eta Senatuaren Mahaiak erabaki hori hartuz gero,
diputatuek ezingo lukete beren kargua bete
hauteskunde demokratikoetan hautatuak izan ondoren.
Horrez gain, esan du Kataluniaren eta Espainiaren arteko arazoaren irtenbidea
hitz egitea eta alde biak ados jartzea dela.
Kultura eta ondarea
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman du Euskadiren kultura- eta natura-ondareari
buruzko 2 protokolo sinatzeko.
- “Errioxako ardoaren eta mahastien paisaia”, munduko ondare.
Gobernuak hautagaitza bat aurkeztu nahi du
Ebro ibaiaren bazterreko ardo-ekoizpenaren gunea
munduko ondare gisa onar dadin.
Horri esker, jarduera ekonomiko handiagoa egongo da
eta ongizatea eta kultura hobetuko dira ingurune horretan.
Horretarako, hiru autonomia-erkidegoek, hau da, Euskadik, Nafarroak eta Errioxak, elkarrekin lan egin eta parte hartu behar dute.
- eta 20. mendeetako industria-ondarea Barakaldon.
Gobernuak garai bateko mineralen karga-habeak
monumentu gisa onar daitezen nahi du.
Horretarako, karga-habeei buruzko azterlan bat egin
eta karga-habeak zaharberritu behar dira, Espainiako Gobernuarekin akordioa egin ondoren.
Enplegu-sorkuntza
Eusko Jaurlaritzak onartua du “2020ko Enplegu Plan Estrategikoa”.
Euskadin lanpostu gehiago sortzen laguntzeko.
Aurten, 2019an, guztira 300 milioi euro gastatuko dira plan horretan.
Gaur, Gobernu Kontseiluak onartu du 20 milioi euroren laguntzak ematea
enplegua sortzeko balioko duten 4 programari.
Honela banatuko dira 20 milioi horiek:
- 10 milioi, langabezia handia dagoen herri eta eskualdeetako programetarako.
- 4 milioi, laneratze-proiektu berritzaileetarako.
- 3 milioi, pertsonei prestakuntza emateko, baldin eta haiek gero enpresa batean kontratatzeko konpromisoa badago.
- 2,3 milioi, Hezibizi programarako.
Eusko Jaurlaritzak 14 mila lanpostu sortu nahi ditu 2020an.
Horretarako, laguntza emango die
prestakuntzarekin, ekintzailetzarekin, gazteekin, tokiko ekonomiarekin
eta beste hainbat gairekin zerikusia duten proiektuei.








