
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan,
eta zenbait erabaki hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak
eta Osasuneko sailburu Nekane Murgak
Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.
Gasteizen atzo hildako emakumea
Eusko Jaurlaritzak bere babesa erakutsi dio
Gasteizen hil den emakumeari.
Bere etxeko atarian eraso egin zioten
eta bi egun geroago hil da Santiago ospitalean.
Plaza berriak Lehen Mailako Arretan
Osasuneko sailburuak iragarri du
46 plaza berri sortuko direla Osakidetzaren Lehen Mailako Arretarako.
Familiako medikuen eta erizaintzako plazak izango dira.
Lehen Mailako Arreta indartzeko estrategiaren barruan dago.
Hau da, profesional gehiago zerbitzua hobetzeko.
Estrategiaren arabera, hori da gauzatu beharreko
35 neurrietako bat.
Osasun publikoko profesionalak
garrantzi handia dute, datozen urteetan
erretiratuko direnak ordezkatzeko.
Horrela bada, Eusko Jaurlaritzak iragarpen hau egin du:
- Medikuntzako espezialitate desberdinetako
446 profesionalek hartuko dituzte euren lanpostuak
datozen asteetan.
- Mediku espezialistak prestatzeko beste 48 plaza berri.
Euskadi da Estatu osoan
osasun publikoan plaza berri gehien
sortu duen autonomia-erkidegoa.
Merkataritza modernizatzeko laguntzak
Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euroko gastua egingo du
Euskadiko herrietako eta hiriburuetako saltokiak
modernizatzen laguntzeko.
Horrek esan nahi du dirua izango dutela aldaketak egiteko
euren negozioetan eta jendearentzat erakargarriagoak izateko,
kudeaketa eta antolaketa hobetzeko, salmentak areagotzeko...
Saltoki bakoitzak 90.000 euroko laguntza jasoko du gehienez.
Diru gehiago Hezkuntzarako
Eusko Jaurlaritzak diru gehiago jarriko du
Hezkuntzan beharrezkoak diren proiektuetarako.
10 milioi euro baino gehiago jarriko dira
aurrekontuetan aurretik onartutako zenbatekoaz gain.
Joan den otsailean, Eusko Legebiltzarrak Lege bat onartu zuen.
Lege horretan, Hezkuntzarako dirua sartzen zen,
Hezkuntza arloko langileen soldatak ordaintzeko, adibidez.
Euskalgintzarako laguntzak
Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro bideratuko ditu
euskara gehiago erabiltzea bultzatuko duten programetarako.
Hauek dira programak:
- Euskalgintza: eguneroko bizitzan euskararen erabilera normalizatzeko
proiektuetarako dirua emango du.
- Euskara eremu digitalean: laguntzak emango ditu
euskara gehiago erabili dadin Interneten,
informatikako aplikazioetan, eta abar.








