
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak
eta Kanpo Harremanetarako idazkari Marian Elorzak
zer akordiotara iritsi diren azaldu dute.
2020ko aurrekontuari buruz
Eusko Jaurlaritza aurrekontu hori lantzen hasi da.
Dokumentua eta bertan jasotzen diren puntu nagusiak
ekaineko Gobernu Kontseiluan aurkeztu eta onartuko dira.
Eusko Jaurlaritzak ez dauka gehiengorik Eusko Legebiltzarrean,
eta, beraz, ados jarri behar du gainerako alderdi politikoekin
bere aurrekontuak onartzeko.
Josu Erkoreka bozeramaileak esan du Eusko Jaurlaritzak
oposizioko alderdiekin hitz egin eta negoziatu nahi duela.
Euskadi Basque Country Egunari buruz
Datorren ekainaren 19an ospatuko da, lehen aldiz,
Jardunaldi hori urtero egingo da
Gure herria Euskadi Basque Country markarekin ezagutarazteko.
Horrekin, zera lortu nahi dugu: Euskadi hemendik kanpo ezagutaraztea
irudi ona zabalduz, dituen ezaugarri propioekin.
Jardunaldia Bilbao Aretoan egingo da, Bilbon,
bi helburu hauekin:
- Euskadi marka bultzatzea.
- Esperientziak partekatzea Euskaditik kanpo
dauden pertsona eta entitateekin.
Jardunaldia beste herrialde batzuetan lan egiten edo egingo duten
erakunde, entitate eta pertsonei zuzenduta dago,
eta Euskadiren irudi ona ematen lagun dezaten lortu nahi da.
Hezkuntzari lotutako gaiak
Gobernu Kontseiluak 1,8 milioiko gastua onartu du
Lanbide Heziketako ikastetxeetako irakasleen prestakuntzarako.
Prestakuntza horren helburua da:
- Irakasleek azken teknologiei buruz ikastea.
- Lanbide Heziketako ikasleek
teknologia horiekin lan egiten duten
enpresetatik ikastea, eta horietatik hurbil egotea.
Gobernu Kontseiluak onartu du, halaber,
Hezkuntzako beste 2 programa egitea:
- Berrikuntzari buruzko “Sare Hezkuntza Gelan” programa,
Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan.
- Indarkeria matxista prebenitzeko hezkuntza-programa.








