(ebaluazioan)
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Amaitu da Gazteriaren Euskal Lege-aurreproiektuari ekarpenak egiteko epea

2019.eko maiatzak 06

Eusko Jaurlaritzak Gazteriaren Lege bat egin nahi du.

 

Euskal gazteriaren egoerarekin du zerikusia lege horrek, eta lortu nahi dena da:

  • Bizimodu independentea erraztea gazteei.
  • Gazteentzako jarduera, zerbitzu eta gauza gehiago egotea.
  • Gazteek parte har dezatela eragiten dieten gauzei buruz iritzia emanez.

 

Hori dena lortzeko

Eusko Jaurlaritzak, Aldundiek eta Udalek

zer egin behar duten zehaztu behar du legeak.

 

Legea prestatzeko hainbat pausu eman dira.

 

Eman beharreko pausu horiek beste lege batek zehazten ditu (8/203 Legeak)

 

Lege horren arabera, Gazteriarena bezalako lege bat onartu aurretik,

denbora eman behar da gazteekin lotura duten entitateek

gaiari buruzko iritzi eman eta ekarpenak egin ditzaten.

 

“Informazio publikoa” esaten zaio pausu horri

eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen,

baita Eusko Jaurlaritzaren web-orrian ere.

 

Gazteriaren Legeari

ekarpenak egin ahal izan zaizkio:

  • Eusko Jaurlaritzaren Irekiaren web-orrian
  • Gazteriaren web-orrian
    gazteaukera.euskadi.eus


Ekarpenak egiteko epea amaitu da.

 

Orain, Eusko Jaurlaritzak Legea egiten jarraituko du,

web-orri horietan jaso diren iruzkinak

kontuan hartuta.

 

Hona hemen hurrengo pausuak: Legea idatzi

 eta Gobernu Kontseiluari bidali onar dezan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau