(ebaluazioan)
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

EAEko hamar gaztetatik zortzik adierazi du sarri irakurtzen dituela liburuak

2019.eko apirilak 23

Gaur apirilaren 23a da; Liburuaren Nazioarteko eguna, alegia.

 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Gazteen Behatokia dauka.

 

Behatokiak inkesta bat egin du

18 eta 29 urte bitarteko EAEko gazteen artean

zera jakiteko: irakurtzen ote duten, zenbat irakurtzen duten eta zer motatako liburuak

irakurtzen dituzten.

 

Inkesta horren emaitza esanguratsuena izan da hamar gaztetatik ia zortzik (zehazki,

% 78) adierazi duela nahiko sarri irakurtzen dituela liburuak.

 

Zenbatean behin irakurtzen dituzte liburuak?

 

  • Astean behin edo gehiagotan: % 33 (10etik 3)
  • Egunero edo ia egunero: % 16
  • Hilean behin, behintzat: % 16
  • Hilean behin baino gutxiagotan: % 13.
  • Gainerakoek ez dute inoiz libururik irakurtzen, baina beste testu mota batzuk
    irakurtzen dituzte, hala nola egunkariak, Interneteko blogak...

 

Zer motatako liburuak irakurtzen dituzte?

 

  • Abenturazko nobela: % 20 (10etik 2)
  • Nobela historikoa: % 17
  • Nobela, oro har: % 17
  • Fantasiazko nobela: % 16
  • Zientzia fikziozko nobela: % 15
  • Nobela beltza, polizia-nobela: % 14
  • Maitasunezko nobela: % 13

 

Azken urtean, zenbat liburu irakurri dituzte? Nork idatziak ziren?

 

  • 6 eta 7 liburu artean irakurri dituzte.
  • Irakurri duten azken liburuagatik galdetuta, erdiak baino gehiagok erantzun du
    autorea gizonezkoa zela; erdiak baino nabarmen gutxiagok, aldiz, erantzun du
    autorea emakumezkoa zela.

 

Hona hemen beste datu batzuk irakurri duten azken liburuari buruz:

 

  • Paperezko liburua zen: hamar gaztetatik zortzi baino gehiago
  • Liburu digitala zen: hamar gaztetatik ia bi
  • Liburua erosi dute: Gazteen erdia kasik
  • Internetetik jaitsi dute: hamar gaztetatik ia bi
  • Lagun edo senide batek utzi die: hamar gaztetatik ia bi
  • Gainerakoak: Liburutegian edo liburuak trukatzeko toki batean hartu dute,
    oparitu egin diete eta abar.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau