
EAEko hamar gaztetatik zortzik adierazi du sarri irakurtzen dituela liburuak
Gaur apirilaren 23a da; Liburuaren Nazioarteko eguna, alegia.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Gazteen Behatokia dauka.
Behatokiak inkesta bat egin du
18 eta 29 urte bitarteko EAEko gazteen artean
zera jakiteko: irakurtzen ote duten, zenbat irakurtzen duten eta zer motatako liburuak
irakurtzen dituzten.
Inkesta horren emaitza esanguratsuena izan da hamar gaztetatik ia zortzik (zehazki,
% 78) adierazi duela nahiko sarri irakurtzen dituela liburuak.
Zenbatean behin irakurtzen dituzte liburuak?
- Astean behin edo gehiagotan: % 33 (10etik 3)
- Egunero edo ia egunero: % 16
- Hilean behin, behintzat: % 16
- Hilean behin baino gutxiagotan: % 13.
- Gainerakoek ez dute inoiz libururik irakurtzen, baina beste testu mota batzuk
irakurtzen dituzte, hala nola egunkariak, Interneteko blogak...
Zer motatako liburuak irakurtzen dituzte?
- Abenturazko nobela: % 20 (10etik 2)
- Nobela historikoa: % 17
- Nobela, oro har: % 17
- Fantasiazko nobela: % 16
- Zientzia fikziozko nobela: % 15
- Nobela beltza, polizia-nobela: % 14
- Maitasunezko nobela: % 13
- Beste literatur genero batzuk: % 10 (10etik 1)
Azken urtean, zenbat liburu irakurri dituzte? Nork idatziak ziren?
- 6 eta 7 liburu artean irakurri dituzte.
- Irakurri duten azken liburuagatik galdetuta, erdiak baino gehiagok erantzun du
autorea gizonezkoa zela; erdiak baino nabarmen gutxiagok, aldiz, erantzun du
autorea emakumezkoa zela.
Hona hemen beste datu batzuk irakurri duten azken liburuari buruz:
- Paperezko liburua zen: hamar gaztetatik zortzi baino gehiago
- Liburu digitala zen: hamar gaztetatik ia bi
- Liburua erosi dute: Gazteen erdia kasik
- Internetetik jaitsi dute: hamar gaztetatik ia bi
- Lagun edo senide batek utzi die: hamar gaztetatik ia bi
- Gainerakoak: Liburutegian edo liburuak trukatzeko toki batean hartu dute,
oparitu egin diete eta abar.