(ebaluazioan)
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak erabaki dute AP-68aren kudeaketa Euskadiri transferitzea

2019-04-15

Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua da.

 

Erkorekak iragarri du AP-68 autobidearen

transferentzia adostu dutela Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak.

 

Horrek esan nahi du hemendik aurrera Eusko Jaurlaritza

arduratuko dela autopista hori kudeatzeaz Euskadin dagoen tartean, hau da, 0 eta 77,5 kilometroen artean.


Kilometro horretan dago, hain zuzen, Arabaren eta Burgosen arteko muga.

 

Orain arte Abertis enpresak ematen zuen autopistaren zerbitzua.

 

Eta Euskadiri emandako transferentziarekin, halaxe izaten jarraituko du 2026. urtera arte.

 

Transferentzia egindakoan, Arabako eta Bizkaiko aldundiak

arduratuko dira bakoitzaren zatia kudeatzeaz.

 

Espainiako Gobernuak aurrekontuko 31 milioi erabiltzen ditu urtero herrialdeko autobideak zaintzeko.

 

Transferentzia hau dela-eta,

Eusko Jaurlaritzak bi milioi euro gutxiago ordaindu beharko ditu urtero kupoaren barruan.

 

Erkoreka sailburuak adierazi du akordio ona dela,

Estatutuak autogobernuari buruz dioena

betetzeko bide ematen du-eta. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoetako bat zen:

Euskadiko autobide guztien gaineko eskumena , alegia.

 

Erkorekak gaineratu du akordio honek zera erakusten duela:

negoziazioari eta elkarrizketari esker, posible dela Estatutua osorik betearaztea.


Halaber, esan du balitekeela laster lortzea beste akordio batzuk.

 

Izan ere, beste hiru eskumen daude transferitzeke, eta negoziazioak bide onetik doaz.


Gai hauei lotutako eskumenak dira:

  • Eskola-aseguruaren osasun-prestazioak.
  • Farmaziako produktuen arloko Estatuko legedia.
  • Erretiroa hartzeke dauden eta bere enpresan ERE baten eraginpean dauden
    pertsonentzako laguntza ekonomiko bereziak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan