(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko apirilak 16

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak  bilera egin du aste honetan, eta zenbait

 erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile  Josu Erkorekak

eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapiak

zer akordiotara iritsi diren azaldu dute.

 

Familien kontziliaziorako laguntzak

 

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak 35 milioi euro gastatuko ditu

bizitza pertsonalaren, lanaren eta familiaren kontziliaziorako laguntza ekonomikoetan.

 

Laguntza horien onuradun izango dira

lanean eszedentzia edo murrizketa bat hartu behar duten pertsonak,

beren seme-alabak eta mendeko edo gaixotasun larriak dituzten senideak zaindu

behar dituztenak.

 

Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzak beste 34 milioi euro eta erdi gastatuko ditu

seme-alaba gehiagoren jaiotza edo adopzioagatik.

 

400, 500 edo 900 euro emango dira seme-alaba bakoitzeko,

familia bakoitzaren errentaren arabera.

 

Laguntza horien helburua da erraztasunak ematea familia bat sortu

eta bizi-proiektu bat gauzatu nahi duten pertsonei.

 

Laguntza horiek Eusko Jaurlaritzaren 2022ko Familientzako 4. Laguntza Planaren

barruan sartzen dira.

 

Donostiako Alde Zaharrari eta Kaiari buruz

 

Donostiako Alde Zaharra eta Kaia kultura-ondare dira dagoeneko.

 

Hiriko bi gune horiei Monumentu Multzoaren  kategoria

eman die Eusko Jaurlaritzak

 

Horrek esan nahi du toki horiek babestu egin behar direla

eta duten garrantzia aitortu behar zaiela, balio handia dutelako:

Historia, Arkitektura...

 

Horregatik, garrantzitsua da inguru hori urbanizatzean

toki horiek ez ukitzea

eta bertan bizi diren 4.000 pertsonentzako onurak sortzea.

 

Alde Zaharra eta Kaia Monumentu Multzoa izendatuta,

oinezkontzako kale gehiago egingo dira, galtzada-harriak mantenduko dira,

eta gehiago baloratuko dira gune horretan dauden eraikinak, plazak, harresiak, zubiak,

iturriak, monumentuak eta lorategiak.

 

Industriarako laguntzak

 

Teknologia darabilten enpresa txiki eta ertainak (PYME) sortzen laguntzeko,

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro emango ditu.

 

Laguntza horiek Gauzatu-Industria programaren barruan daude.

 

Pyme hauei emango zaie laguntza:

  • Inbertsio garrantzitsuak egiten dituztenei
  • Enplegua mantentzen eta lanpostu berriak sortzen dituztenei.
  • Proiektu berritzaileak eta lehiakorrak egiten dituztenei

 

Programaren helburua da industriak lehiakorragoak izatea; horretarako,

teknologiaren eta proiektu berritzaileen alde egin behar dute.

 

Tren-garraiorako laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzak 54 milioi euro baino gehiago

gastatuko ditu Euskadiko trenbide-garraioarekin lotutako proiektuak egiteko.

 

Diru hori konpromiso-kreditu bezala emango da,

eta hitzarmenak izenpetzeko eta proiektu garrantzitsuak aurrera eramateko erabiliko da, hala nola:

 

  • Loiolako Erriberak auzoko aldageltokia (Donostia)
  • Bus Elektriko Adimenduna zabaltzea (Donostia eta Leioa).

Transferentziei buruz

 

Arratsaldean, Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera egingo da,

bideokonferentzia bidez, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean.

 

Bilera horretan, AP-68 autopistaren kudeaketa

Euskadiri transferitzeko akordioa hartuko da.

 

Erkoreka sailburuak adierazi du akordio ona dela,

Estatutuak autogobernuari buruz dioena

betetzeko bide ematen du-eta. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoetako bat

zen:

Euskadiko autobide guztien gaineko eskumena, alegia.

 

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau