
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait
erabaki hartu ditu.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Estefania Beltran de Heredia
Segurtasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluan zer gai jorratu eta zer erabaki hartu
diren azaldu dute.
Euskaltel
Zegona enpresa da Euskaltelen akziodun berria.
Gainera, Euskaltelen akzio gehien dituen enpresa da.
Akzioak dira enpresa baten balioa osatzen duten zatietako bakoitza
Eusko Jaurlaritzak espero du enpresa horren apustua izatea:
- Euskaltelek Euskadirekin duen harremanari eustea.
- zerbitzu bera ematen jarraitzea.
- gaur egungo lanpostuei eustea.
- Euskaltelen lan egiteko erari eustea, teknologia eta berrikuntza gaietan
egunean egotea.
Eusko Jaurlaritzak ez du, oraingoz, ezer egingo gai honen inguruan.
Lehendabizi, ikusi egin nahi dute nolakoa den Euskaltelen eta Zegonaren arteko
harremana.
Transferentziak
Eusko Jaurlaritzak espero du eskumenen transferentziaren gaia laster ebatziko dela.
Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua, batera jarduten ari dira gai honetan.
Horregatik, joan den asteazkenean, apirilak 10, beste bilera bat egin zuten.
Eusko Jaurlaritzak espero du akordio guztiak itxita edukitzea Transferentzien Batzorde
Mistoaren apirilaren 11ko bilerarako.
Itsasertza proiektua
Eusko Jaurlaritzak Itsasertza proiektua onartu du.
Itsasertza Euskadiko Larrialdietako Plan Berezia da, itsasoko kutsadurari aurre egiteko.
Batez ere, kutsadura-egoera larria denean eta arriskua sortzen duenean pertsonengan
eta ondasun materialengan.
Itsasoko kutsadura sortzen da uretara jaurtitzen diren substantziengatik, izaki
bizidunentzat txarrak direnak.
Itsasertza planak azaltzen du:
- nola saihestu kalte berriak
- nola konpondu jada sortutako kalteak
Horrez gain, azaldu egiten du zer egin behar den Grande América bezalako
kargaontziak hondoratzen diren kasuetan.
Euskaditik gertu hondoratu zen kargaontzi hori duela aste batzuk.
Itsasora isuritakoa gure kostaldera iristeko gertu egon da.
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza harremanetan dago euskal kostaldea arriskuan ote
dagoen aztertzen ari diren Estatuko departamentuekin.
Jaurlaritzaren ustez, ez da beharrezkoa izango larrialdi-plana martxan jartzea, oraingoz
ez baitago kutsadura larririk gure kostaldean.
Birziklatzeari buruzko dekretuak
Eusko Jaurlaritzak 2 dekretu garrantzitsu onartu ditu
birziklatzea eta ekonomia zirkularra bultzatzeko.
Dekretuetako batek industrian sortzen diren hondakinei buruzko araua eguneratuko
du.
Dekretu horrekin, altzairuaren fabrikazioan sortzen diren hondakinak berrerabiltzea
nahi du Eusko Jaurlaritzak.
Horrela:
- material berri gutxiago erauziko da.
- hondakin gutxiago sortuko da.
Bigarren dekretuak konpostajerako instalazioak eta jarduerak arautuko ditu.
Dekretu horretan definituko dira etxeetan sortutako zabor organikoa konpostatzeko
instalazioek bete behar dituzten baldintzak ezartzen dira.