
Eusko Jaurlaritzak “The Hemingway Basque Route” ibilbidea aurkezten du
Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailak “The Hemingway Basque Route”
aurkeztu nahi die Euskadi bisitatzen duten bidaiariei.
Ibilbide horretan, Ernest Hemingway-k Euskal Herrian
egindako bidaiak ezagutu daitezke.
Ernest Hemingway XX. mendeko idazle eta kazetari bat izan zen, Estatu Batuetakoa.
Bi sari hauek irabazi zituen: Pulitzer saria eta Literaturako Nobela.
Hemingway-ri asko gustatzen zitzaizkion Euskal Herria eta bertako paisaiak.
Asko gustatzen zitzaizkion, halaber, euskaldunon izaera eta kultura.
Ibilbideak gehienez ere 2 ordu irauten duten 6 etapa eskaintzen ditu,
idazleak bisitatutako tokiak ezagutarazteko.
Toki horietan, Hemingway-ren argazkiak ikusi daitezke,
eta hobetu ezagutu idazleak Euskal Herrian bizi izandako esperientziak.
Hauek dira etapak:
- etapa: “Festa” izenekoa; 35 km. ditu.
Donostiatik Txingudiraino doa.
- etapa: “Handietako bat”; 76 km. ditu.
Donostiatik Eibarrera doa.
- etapa: 'Euskaldunak oso jende ona dira’; 65 km. ditu.
Eibarretik Bermeoraino doa.
- etapa: “ Uda arriskutsua”; 59 km. ditu.
Bermeotik Bilboraino doa.
- etapa: “Munduko gauzarik zibilizatuena”; 110 km. ditu.
Bilbotik Gasteizeraino doa.
Hemingway-k askotan egin zuen bide hori
eta gaur egun ia berdin-berdin dago.
- etapa: “Errepideek leku onenetara eramaten gaituzte”;
118 km. ditu.
Gasteizetik Donostiaraino doa,
lehengo N-1etik zehar.
Etapa hori egin zuen gehiena.
“The Hemingway Basque Route” oso ibilbide interesgarria da
Euskadi modu lasaian ezagutzeko
XX. mendeko idazle handienetako baten urratsei jarraituz.
Honelako proposamenekin, Eusko Jaurlaritzak herri hau bisitatzen duten pertsonak
denbora gehiago geratzea nahi du, dena ezagutzeko aukera izan dezaten.
Hemingway-ren ibilbide honetaz gain,
bada beste bat ere, “The Basque Route” izenekoa,
Euskal Herrian barna doazen 8 etapez osatua.