(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019-04-02

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak  bilera egin du aste honetan, eta zenbait
erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile  Josu Erkorekak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu
Beatriz Artolazabalek Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago

Transferentzien negoziazioa aurrera ez doalako

 

Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitzen du Espainiako Gobernuarekin,

eskumenen transferentziaren inguruan.

 

Bi gobernuek egin dute aurrera gaiari buruzko legezko dokumentuekin.

 

Baina Espainiako Gobernuaren Ogasun Ministerioak blokeatuta dauzka honako hauek:

  • transferentzien balorazio ekonomikoa
  • Kupotik zenbat diru deskontatu behar den.
  • Kupoa: urtero Euskadik Espainiako Gobernuari ordaintzen dion diru-kopurua,
    ematen dizkion zerbitzuengatik.

 

Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitu nahi du transferentzien inguruko akordio bat
lortzeko.

 

Erkorekak esan du posible dela akordioa lortzea, baina ezinbestekoa dela Espainiako
Gobernuak ere aurrera egitea eta hartutako konpromisoak betetzea.

 

Polizia autonomikoak

 

Alderdi Popularrak esan du Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak lehentasuna dutela
Ertzaintzarekiko.

 

Eusko Jaurlaritzak oso larritzat jo du hori.

 

Gainera, akordio historikoen eta oinarrizkoen aurka doa hori.

 

Eusko Jaurlaritza harrituta dago gai hori dela eta, ematen baitu ez dutela ondo ezagutzen sistema.

 

Ertzaintzaren lana definituta dago Gernikako Estatutuan, baita Espainiako
Konstituzioan ere.

 

Langabeziaren datuak: 2019ko martxoa

 

Langabeziaren martxoko bilakaera ona izan da, ia 2.000 lagun gutxiago baitaude
langabezian.

Gaur egun, ia 118.000 lagun daude langabezian, Euskadin.

 

Datu horien arabera, 2019ko martxoa azken 15 urteetako hilik onena izan da..

 

Eusko Jaurlaritzak enplegua sortzen jarraitzen du, eta nahi du geroz eta jende gehiagok
izatea lana eta lanpostu hobeak.

 

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan