(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

WindEurope 2019 konferentzia eta erakusketa

2019-04-02

WindEurope,

Energia Eolikoaren Europako Elkarteak WindEurope

deritzon konferentzia eta erakusketa antolatu du Barakaldoko BECen apirilaren 2an,

3an eta 4an.

 

Azoka hori da Europan egiten den garrantzitsuena energia eolikoaren arloan. Energia

eolikoa diogunean, haizearen indarrak sortutako energiaz ari gara.

 

Halaber, elkarte horrek antolatzen duen ekitaldi nabarmenetako bat da.

 

Mundu osoko 8.0000 profesionaletik gora parte hartu dute

ekitaldian, eta 50 herrialdetako 400 enpresak baino gehiagok jarri dute standa

erakusketan.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Felipe VI.a erregeak WindEurope inauguratu zuten

apirilaren 2an.

 

Han ere izan ziren, besteak beste:

  • Teresa Ribera, Trantsizio Ekologikorako ministroa
  • Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua
  • Jesus Loza, Espainiako Gobernuaren ordezkaria EAEn
  • Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia
  • Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria

 

Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak energia eolikoaren aldeko apustua egiten

duela.

 

Eusko Jaurlaritzak energia mota hori garatu nahi du

ekonomiarako eta ingurumenerako ona delako.

 

Energia mota hori garatzeko, bada, Eusko Jaurlaritzak 3 oinarri hauek dauzka:

  • RIS 3 programa, adimendun espezializazioa bultzatzeko Euskadin
  • Industria eolikoa berritzea eta digitalizatzea, proiektu berriak aurrera atera ahal izateko teknologia berrien bidez.
  • Euskadi erreferentziazko eskualde bilakatzea munduan energia eolikoaren sektorean.

 

Izan ere, energia eolikoaren industrian daukan ahalmena dela-eta, Euskadi

erreferentziazko eskualdea da Europan.

 

Eusko Jaurlaritzak helburu bat du 2020rako: industria eolikoa sektore garrantzitsu

bilakatzea euskal ekonomiaren barruan.

 

Euskadi herrialde txikia da

baina lankidetzan jardun nahi du beste herrialde batzuetako

industriekin, eta haiek arlo horretan zer egiten ari diren jakin.

 

Horretarako, Energibasque estrategia abiarazi du Eusko Jaurlaritzak.

 

Estrategia horren bidez:

  • Euskadik Europan egiten ari diren ikerketen berri dauka.
  • Ekipo eta osagai berriak fabrikatzen ari dira energia eolikoaren esparruan.

 

Inaugurazioan izan diren ordezkariek stand nagusiak bisitatu dituzte, hala nola:

  • Asociación Empresarial Eólica
  • Siemens Gamesa
  • Iberdrola
  • TPI Composites
  • Nordex Acciona
  • Vestas
  • WindEurope

 

Eusko Jaurlaritzak ere stand bat dauka Euskadiren Pabilioian.

Pabilioi horretan Euskadiko Energia Klusterreko 37 euskal enpresa ere badaude.

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • 2019-07-01

    Ninguna de las fotos escogidas muestra la bandera de España, no les importa el mal encuadre del Lehendakari en la tribuna de oradores si con ello se excluye la bandera de España.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan