(ebaluazioan)
Berriak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
Eu

“Change the Change” nazioarteko konferentziaren ondorioak

2019.eko martxoak 27

Aldaketa Klimatikoaren Euskadiko Astearen barruan antolatu da

Change the Change”; aldaketa klimatikoari buruzko nazioarteko konferentzia, alegia.

 

Konferentzia horren helburua da herritarrak ohartaraztea

klima aldaketaren gainean, eta, hartara, zerbait egitera

bultzatzea. Ekarpen txikienak ere balio handia du.

 

Konferentzian, gizarteari azaldu zaio

lurrean gertatzen ari den klima-aldaketa eta hori hobetzeko zer egin daitekeen.

 

Gai hauetaz ere hitz egin da:

  • Adituek azaldu dute
    zerk eragiten duen klima-aldaketa eta horrek dituen ondorioak.
  • Klima-aldaketari aurre egiten dioten eskualdeetako esperientziak.
  • Hiri batzuetan hartzen ari diren neurriak.
  • Pertsona eta komunitate bakoitzak zer egin dezakeen.
  • Zenbait herrialderen artean garatzen ari diren jasangarritasun-politikak.
  • Agenda 2030ean jasota dagoena betetzea,
    klima-aldaketaren arazoari laguntzeko eta
    etorkizunera begira erantzunak eman ahal izateko.
  • Beste energia-iturri berriztagarri batzuk erabiltzen hastea.
    Adibidez, airearen energia, itsasoarena, eguzkiarena...
  • Zer rol dagokien arlo honetan bankuei, aseguru-etxeei...
  • Klima-aldaketak gizartean eragin ditzakeen aldaketak.

 

“Change the Change” konferentzian, klima-aldaketaren gaian adituak diren 600 lagunetik gora parte hartu dute

eta herritarrak animatu dituzte gai honetan parte hartzera.

 

Gainera, 20 komunikabidek agiri bat sinatu dute.

Klima-aldaketari buruzko informazioa emateko konpromisoa jaso da agiri horretan.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau