(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019-03-26

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak  bilera egin du aste honetan, eta zenbait

erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile  Josu Erkorekak eta Segurtsuneko sailburu Estefanía

Beltrán de Herediak Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Eusko Jaurlaritzak 700era handituko du Ertzaintzako lanpostuen kopurua.

 

Eusko Jaurlaritzak erretiroa hartzen dutenen lanpostuak bete nahi ditu.

Horretarako, 700 lanpostu berri sortuko ditu Ertzaintzan.

 

Azken urteetan, langile asko ari da erretiroa hartzen Ertzaintzan.

 

Horregatik, libre gelditzen diren lanpostuak modu ordenatuan betetze aldera, Eusko

Jaurlaritzak hau erabaki du:

  • Beste hautaketa-prozesu bat egitea 2019aren amaieran, behar diren
    lanpostuak betetzen jarraitu ahal izateko.
  • Urtero hautaketa-prozesu berri bat egitea Ertzaintzarako.
  • Lanpostu gehiago sortzea, ertzaina gehiago egon daitezen.

 

Segurtasun Sailak eta Ertzaintzaren Akademiak gogoz eta erantzukizunez erantzun nahi

die behar horri.

 

2020ko jaiegunen egutegi ofiziala

 

Eusko Jaurlaritzak 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala onartu du.

Jaiegunak izango dira honako hauek:

  • Urtarrilaren 1a.
  • Urtarrilaren 6a.
  • Martxoaren 19a.
  • Apirilaren 9a.
  • Apirilaren 10a.
  • Apirilaren 13a.
  • Maiatzaren 1a.
  • Uztailaren 25a.
  • Abuztuaren 15a.
  • Urriaren 12a.
  • Abenduaren 8a.
  • Abenduaren 25a.

 

Egun horiek eta igandeak honelakoak izango dira:

  • egun baliogabeak, hau da, lanegunak ez direnak.
  • ordainduak, alegia, ordaindu egingo da egun horiengatik.
  • berreskuraezinak, alegia, ez da urteko beste egun batean lan egingo jaiegun horretan egin gabeko orduak berreskuratzeko.

 

“Planetaren ordua” ekimena

 

Eusko Jaurlaritzak “Planetaren ordua” nazioarteko ekimenean parte hartuko du.

 

“Planetaren ordua” ekimenaren bidez, herritarrak sentsibilizatu nahi dira aldaketa

klimatikoaren inguruan.

 

Horregatik, herritarrek, enpresek eta erakundeek ordubetez itzaliko dituzte eraikin eta

monumentuetako argiak.

 

Ekimen hori Naturarako Munduko Funtsak antolatu du.

 

Naturarako Munduko Funtsa erakunde bat da, lan egiten duena baliabide naturalak

zaintzeko, kutsadura murrizteko...

 

Ekimen horren helburua da pertsonek parte har dezaten eta kontuan izan dezaten

aldaketa klimatikoaren arazoa.

 

Eusko Jaurlaritzak ekimen horretan parte hartuko du, jarraitu ahal izateko bultzatzen

ekonomía lehiakor bat eta karbono gutxikoa, hau da, gutxi kutsatzen duena.

 

Aurten, Planetaren ordua egun eta ordu honetan izango da:

martxoak 30, larunbata, 20:30etik 21:30era.

 

Eskualde estrategikoentzako laguntzen Dekretua

 

Eusko Jaurlaritzak eskualde estrategikoentzako laguntzen Dekretua onartu du.

 

Dekretu horrekin, Eusko Jaurlaritzak lan-harreman berriak bultzatu eta sortu nahi ditu

Euskadiren eta munduko eskualde desberdinen artean.

 

Dekretuaren bidez, dirua emango zaie euskal enpresei, eskualde horietako enpresekin

lanean aritzeko proiektuak gauza ditzaten.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan