
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan,
eta zenbait erabaki hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak,
Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak
aditzera eman dute zein akordio hartu dituzten.
2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Plana
Eusko Jaurlaritzak Unibertsitate Sistemaren Plana onartu du
2019, 2020, 2021 eta 2022rako.
Euskal Unibertsitate Sistemako hiru unibertsitateetarako plan honetan,
Eusko Jaurlaritzak honako hauek definitu ditu:
- estrategia eta helburu berberak 3 unibertsitateetarako.
- Unibertsitate bakoitzak modu independientean martxan jar ditzakeen
ekintzak.
Unibertsitate bakoitza egokitu egin beharko da
Eusko Jaurlaritzak Plan honetan definitu dituen lan-ildoetara.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak
eta Gasteizko Udalak
Asmoen protokolo bat adostu dute, euskal hezkuntza-sistemak
Bizikidetzaren eta berdintasunaren alde lan egin dezan.
Urteko Araugintza Plana
Eusko Jaurlaritzak Urteko Araugintza Plana eguneratuko du 2019rako.
Plan horren helburua da honako hauek onartzea eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzea:
- 145 arau: zerbait nola egin behar den azaltzen duten erregelak.
- 19 lege: Gobernu batek jartzen dituen arauak, zerbait baimentzeko edo debekatzeko.
- 126 dekretu: Gobernuak hartzen dituen erabakiak.
Eusko Jaurlaritzak lege hauen edukia zabalduko du:
- Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea.
- Mugikortasun Jasangarriaren Legea.
Halaber, lege berriak egingo ditu:
- Gazteriaren Legea
- Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Legea
Doako Justizia
Eusko Jaurlaritzak 15 milioi euro inbertituko ditu
Doako Justiziareko, 2019an.
Horrekin, ziurtatu egin nahi da doan jo ahal izango dutela justiziara
dirurik ez duten personek eta egoera hauetan daudenek:
- inputatuta, atxilotuta edo preso
- Babes bereziaren premian Adibidez:
- Genero-indarkeria nozitu dutenak
- Etxeko indarkeria nozitu dutenak
- Terrorismoaren biktimak
- Adingabeak
- Atzerritarrak
- Desgaitasun psikiko bat izanik, abusu edo tratu txarrak nozitu dituztenak
Dirulaguntzen Plan Estrategikoa
Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Dirulaguntzen Plan
Estrategikoa onartu du 2019rako.
Eusko Jaurlaritzak 430 milioi baino gehiago inbertituko ditu,
euskal enpresaren lehiakortasuna
Eta Euskadiko produktibitatea hobetzeko.
Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 81 jarduera-ildo izango ditu.
Eta babesa emango die sozietate publikoei (besteak beste, SPRIri eta EEEri
energia berriztagarrien industria hobetzeko.