(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko martxoak 12

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan,

eta zenbait erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak,

Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak

aditzera eman dute zein akordio hartu dituzten.

 

2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Plana

 

Eusko Jaurlaritzak Unibertsitate Sistemaren Plana onartu du

2019, 2020, 2021 eta 2022rako.

 

Euskal Unibertsitate Sistemako hiru unibertsitateetarako plan honetan,

Eusko Jaurlaritzak honako hauek definitu ditu:

  • estrategia eta helburu berberak 3 unibertsitateetarako.
  • Unibertsitate bakoitzak modu independientean martxan jar ditzakeen
    ekintzak.

 

Unibertsitate bakoitza egokitu egin beharko da

Eusko Jaurlaritzak Plan honetan definitu dituen lan-ildoetara.

 

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak

eta Gasteizko Udalak

 

Asmoen protokolo bat adostu dute, euskal hezkuntza-sistemak

Bizikidetzaren eta berdintasunaren alde lan egin dezan.

 

Urteko Araugintza Plana

 

Eusko Jaurlaritzak Urteko Araugintza Plana eguneratuko du 2019rako.

 

Plan horren helburua da honako hauek onartzea eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzea:

  • 145 arau: zerbait nola egin behar den azaltzen duten erregelak.
  • 19 lege: Gobernu batek jartzen dituen arauak, zerbait baimentzeko edo debekatzeko.
  • 126 dekretu: Gobernuak hartzen dituen erabakiak.

 

Eusko Jaurlaritzak lege hauen edukia zabalduko du:

  • Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea.
  • Mugikortasun Jasangarriaren Legea.

 

Halaber, lege berriak egingo ditu:

  • Gazteriaren Legea
  • Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Legea

 

Doako Justizia

 

Eusko Jaurlaritzak 15 milioi euro inbertituko ditu

Doako Justiziareko, 2019an.

 

Horrekin, ziurtatu egin nahi da doan jo ahal izango dutela justiziara

dirurik ez duten personek eta egoera hauetan daudenek:

  • inputatuta, atxilotuta edo preso
  • Babes bereziaren premian Adibidez:
    • Genero-indarkeria nozitu dutenak
    • Etxeko indarkeria nozitu dutenak
    • Terrorismoaren biktimak
    • Adingabeak
    • Atzerritarrak
    • Desgaitasun psikiko bat izanik, abusu edo tratu txarrak nozitu dituztenak

 

Dirulaguntzen Plan Estrategikoa

 

Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Dirulaguntzen Plan

Estrategikoa onartu du 2019rako.

 

Eusko Jaurlaritzak 430 milioi baino gehiago inbertituko ditu,

euskal enpresaren lehiakortasuna

Eta Euskadiko produktibitatea hobetzeko.

 

Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 81 jarduera-ildo izango ditu.

Eta babesa emango die sozietate publikoei (besteak beste, SPRIri eta EEEri

energia berriztagarrien industria hobetzeko.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau