(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

#IrekiaEraiki prozesuaren ondorioak

2019.eko martxoak 06

Eusko Jaurlaritzak #IrekiaEraiki prozesua abiarazi du.

 

Prozesu honen helburua da on-line plataforma berri bat sortzea. Haren bidez, Eusko

Jaurlaritzak herritarrengana gerturatu nahi du, eta bere jardueraren berri eman.

 

Eusko Jaurlaritzak nahi du EAEko gazteek parte hartzea plataforma berriaren sorreran,

eta horregatik bildu nahi ditu beren iritziak eta proposamenak.

 

Prozesu honetan 300 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute:

  • gazteek
  • eta gaztedian eta gobernu irekiko gaietan adituak direnek

 

Parte hartu duten pertsona gehienek 30 urte baino gutxiago dituzte.

 

Zenbait modutan parte hartu dute: Interneten bidez (on-line) eta Internetetik kanpo

 (off-line).

 

Jarduerak bi fasetan antolatu dira:

  1. Lehendabizi, proposamenak eta ideiak bildu dira.
  2. Gero, proposamen garrantzitsuenak aztertu dira.

 

  1. Honako hau egin da proposamenak eta ideiak biltzeko:
    • inkesta bat, gazteek Gobernu Irekiaren gaian dauzkaten premiak eta iritziak
      zein diren jakiteko.
    • 3 topaketa Donostian, Gasteizen eta Bilbon,
      gai hauei buruz hitz egiteko:
  • Euskadiko gazteen parte-hartzea bultzatzeko, gazte horiek zer premia
    eta interes dauzkaten jakitea.
  • Zer baliabide eskaini gazteen parte-hartzea bultzatzeko.
  • azterlan bat, gaztedian eta gobernu irekiko gaietan jarduten duten Euskadiko
    eta Estatu osoko profesionalek eta adituek egina.
  • sare sozialen bidezko parte-hartzea.

 

Eusko Jaurlaritzak erakunde hauen laguntza izan du jarduera horiek aurrera

eramateko:

  • Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarena
  • Donostiako, Gasteizko eta Bilboko udalena.

                                                                                  

  1. Proposamen garrantzitsuenei erantzuteko,

Euskadiko gazteek galdetegi bati erantzun diote.

 

Galdetegiko erantzunak aztertu eta gero,

16 gidalerro identifikatu ditu Eusko Jaurlaritzak.

 

Gidalerro horiek lagundu egingo dute

gazteen parte-hartzea handitzen Euskadin Gobernu Irekiari lotutako gaietan.

 

Hauek dira gidalerro garrantzitsuenak:

  1. Gazteentzako programei buruzko informazio hobea ematea.
  2. Gizarteko eragileekin lan egitea
    parte-hartze prozesuak hobetzeko.
  3. Gazteek komunikatzeko eta informatzeko
    erabiltzen dituzten bitartekoak erabiltzea.
  4. Erakundeek erabiltzen dituzten diseinuak, hizkerak eta formatuak ez izatea hain
  5. Gazteek parte-hartze prozesuetan egiten dituzten ekarpenak erabiltzea
    gazteen interesei erantzuteko.
  6. Prozesua garatzerakoan, gazteen artean dagoen aniztasuna kontuan hartzea.
  7. Betetzen ez diren helburuak eta emaitza txarrak ere ezagutaraztea.
  8. Irisgarritasunaren irizpidea txertatzea parte-hartze prozesuetan eta Gobernu Irekiari lotutako alderdi guztietan.

 

Eusko Jaurlaritzak, gardentasunarekin daukan konpromisoa betetzeko,

“bitakora” koaderno bat elikatu du parte-hartze prozesuan zehar.

 

Interneteko toki bat da, eta han kontsulta daiteke prozesu honi buruzko informazio

 guztia.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau