(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko otsailak 26

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan batzartu da, eta zenbait erabaki
hartu ditu.

 

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak,

Iñaki  Arriola Ingurumeneko sailburuak, Jon Darpón Osasuneko sailburuak eta Beatriz Artolazabal Enpleguko

sailburuak azaldu dituzte hartutako erabakiak.

 

Gernikako Estatutua betetzeari dagokionez

 

Aurten 40 urte beteko dira Gernikako Estatutua onartu zenetik.

 

Gobernu Kontseiluak erabaki du jarraituko duela defendatzen Estatutua bete egin

behar dela, nahiz eta batzuek ez duten nahi.

 

Salatu du Senatua ez dela leiala gai honekin.

 

Horregatik, agiri bat onartu dute:  Gernikako Estatutuaren 40. urteurrenean,

Estatutua ez betetzea sustatzen dutenen aurrean hura defendatzeko akordioa 

 

Erkoreka bozeramaileak esan duenez, Estatutua betetzeak ez ditu desberdintasunak

sortzen EAEko herritarren eta Espainiako gainerako lurraldeetako herritarren artean.

 

Erkorekaren ustez, hori pentsatzen dutenek autonomien eredua eta euskal

autogobernua kendu nahi dituzte, ez dutelako horretan sinesten.

 

Erkorekak dio Eusko Jaurlaritza beti egon dela beste autonomia-erkidego batzuekin

lankidetzan aritzearen alde, eta elkarri laguntzaren alde.

 

Erakunde bakoitzak eskumen batzuk ditu, legeak emanda, eta eskumen horiek aitortu

eta errespetatu egin behar dira.

 

Eusko Jaurlaritzak jarraituko du Espainiako Gobernuarekin lan egiten, Estatutua bete
 dadin.

 

Komunikazio ona dute Espainiako Gobernuarekin, eta dokumentu batzuen zain daude,

orain arte egin ez diren transferentzien lehenengo multzoa negoziatzen hasteko, eta

akordio batera heltzeko.

 

Etxegabetzeei dagokienez

 

Iñaki Arriola sailburuak esan duenez, Gobernu Kontseiluak hitzarmen bat onartu du,

etxegabetze-kasurik larrien berri izateko,  eta haien gaineko neurriak hartzeko.

 

Helburua da inor ez geratzea kale gorrian, nora joatekorik gabe, etxegabetua izanez

gero (ez norbanakoak, ezta familiak ere).

 

Hona hitzarmenaren bi erakunde babesleak:

 

  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia
  • Euskadiko Udalen Elkarteak-EUDEL

 

Orain arte ez zegoen etxegabetze-agindu baten parteen arteko komunikazio onik.

 

Hemendik aurrera, berriz, programa informatiko bat egongo da, helburu hauek

betetzeko:

 

  • Erakundeen arteko komunikazioa errazteko.
  • Datuak partekatzeko eta trukatzeko.
  • Espedienteak bizkorrago eta hobeto kudeatzeko, eta, modu horretan,
    jardun ahal izateko.

 

Botika-zerbitzuei eta pertsona nagusiei dagokienez

 

Artolazabal eta Darpón sailburuek azaldu dute Gobernu Kontseiluak dekretu bat

onartu duela.

 

Pertsona zaharren egoitzetan farmazia-zerbitzuak eta botika-gordetegiak ezartzeko

Dekretua da.

 

Dekretu horren ondorioz, zahar-egoitzetan beste modu batez emango da

farmazia‑zerbitzua.

 

Zerbitzuaren kalitatea, segurtasuna eta efizientzia hobetuko dira.

 

Beste pauso bat da, zahar-egoitzetan ematen diren zerbitzuak hobetzeko.

Zerbitzuek pertsona bakoitzaren premietan jarri behar dute arreta.

 

Zerbitzua etengabe kudeatu behar da, eta ebaluatu eta hobetu.

Pertsona nagusien eskubide bat da.


Prentsa-dossierra

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau