(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak hiri-mugikortasuna hobetzeko inbertsioak egiten jarraituko du, eredu jasangarri baten barruan.

2019.eko otsailak 20
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Otsailaren 21 et a22an SUM BIO-19 Biltzarra egingo da Bilbon.

 

Nazioarte-mailako jardunaldia da, Bilboko Udalak eta Petronorrek antolatua.

 

Izen hau eman diote: “XXI. Mendeko Hiriak Mugitzen”

 

Lehenengo aldiz egiten da, eta honetaz hitz egingo da:

mugikortasunaren etorkizuna, eta nola eragiten dien horrek XXI. mendeko hiriei.

 

Jardunaldia Urkullu lehendakariak inauguratu du.

 

Beste erakunde batzuetako arduradun politikoek ere parte hartu dute:

Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua, Bizkaiko Foru Aldundia,

Bilboko Udala edo Petronor

 

Urkulluk esan du Eusko Jaurlaritzak inbertsioak egiten jarraituko duela:

  • Euskadiko hiri-mugikortasuna hobetzeko

 

Lehendakariaren esanetan, Euskadi Europako hiri handi bat bezalakoa da

eta barne-mugikortasun ona eduki behar du, gure hiri eta herrietan

eta kanpoarekin ondo konektatuta egon behar du, hala nola, Espainiako beste leku batzuekin eta beste herrialde batzuekin.

 

Mugikortasuna asko ari da aldatzen

Lehendakariak esan du hiri-mugikortasunean

 aldaketa handiak ari direla gertatzen, hiru eragile hauen bidez:

  • Automatizazioa; gehiago funtzionatzen da makinekin pertsonekin baino
  • Elektrifikazioa; gauza elektrikoekin funtzionatzen da

 

Horrela lortu ahal izango baitugu garraioa efizienteagoa izatea, garbiagoa eta automatizatua.

Ibilgailu gutxiago ibiltzea eta istripuak prebenitzea

eta Ingurumena hobetzea.

 

Lehendakariak esan du Euskadik proiektuak egin behar dituela

gai hauetan onenetarikoak izateko.

 

Abiadura handiko trenaz ere hitz egin du.

 

Eta adierazi du horrelako garraioak garrantzitsuak direla Euskadirentzat,

 

 eta asko alda dezaketela hirietako mugikortasuna.

 

Urkulluk espero du tren hori laster eraikitzea

eta ez atzeratzea Espainiako arazo politikoengatik

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau