
OGPren barruko (Open Goverment Partnership) ekintza-planak nola ebaluatzen diren azaltzeko jardunaldia
Gustavo Pérez Ara IRMren arduraduna da
OGPren parte ere bada.
Bilboko Artxibo Historikoan egin den jardunaldi batean hartu du parte Gustavok, OGPren
parte diren toki- eta estatu-gobernuen ekintza-planak ebaluatzeko IRM-n nola lan egiten
duten azaltzeko.
Euskadiko OGPren parte diren erakundeek antolatu dute jardunaldia.
Erakunde hauetako ordezkariak izan dira jardunaldian:
- Ohiko Foroa.
- Foro Irekia.
- Euskadiko OGPren ekintza-plana egiten ari diren konpromiso-taldeak.
Gustavok esperientzia handia du ekintza-planetan, eta ekintza-plan horiek egiteko eta
ebaluatzeko zer metodo erabiltzen dituen azaldu die.
IRM zer den eta nola funtzionatzen duen ere kontatu du.
OGPn parte hartzen duten herrialdeak beren ekintza-planak garatzerakoan aurrera nola
egiten ari diren jarraitu daiteke IRMren bidez.
Herrialde bakoitza zertan den jakiteko txosten bat egiten du urtero IRMk
Txosten horiek balio dute:
- herrialdea gobernu irekiari buruzko printzipioak betetzen ari den aztertzeko.
- zer hobetu dezaketen esateko.
- partaide diren herrialdeen arteko elkarrizketa bultzatzeko.
- gobernuen eta herritarren arteko erantzukizuna sustatzeko.






