
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait
erabaki hartu ditu.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Arantza Tapia Ekonomiako
sailburuak Gobernu Kontseiluan zer gai jorratu eta zer erabaki hartu diren azaldu dute.
Lanbide Heziketako V. Euskal Plana
Kristina Uriarte sailburuak esan du Gobernu Kontseiluak Lanbide Heziketaren
(LH) barruko ikasketei buruzko plana onetsi duela; bosgarrena, alegia.
Plan horren asmoa da LHa amaitzen duten ikasleak prestatuta egotea eta jasotako
prestakuntzaren ondoren bizi garen gizarte-mota berri honetan aurrera egiteko
behar dituzten tresnak izatea.
Laugarren industria-iraultzaren eta 4.0ren gizartea.
Gizarte honetan aldaketa asko ari dira gertatzen, eta oso azkar, gainera.
Bereziki, teknologiaren arloan.
Pertsonek prestatuta egon behar dute sortuko diren lan-mota berrietan lan egin
ahal izateko, eta enpresek lehiakorrak izan beharko dute.
Baina gizartean, pertsonen balioekin zerikusian duen horretan eta giza garapen
jasangarrian ere egin behar da aurrera.
ZUZENEAN zerbitzua
Herritarren arretarako Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da ZUZENEAN.
Zerbitzu publiko bat da, doakoa. Herritarrek egiten dituzten era guztietako
kontsultei erantzuten die zerbitzu honen bidez Eusko Jaurlaritzak.
2018an aurreko urtean baino askoz ere jende gehiagok erabili zuen zerbitzu hau.
Eusko Jaurlaritza oso pozik dago horrekin; izan ere:
- 900 mila kontsulta baino gehiago jaso ziren urte osoan.
- Egunean 3,500 kontsulta baino gehiago izaten dira.
- Kontsultarik gehienak aurrez aurre egiten dira, Eusko Jaurlaritzak Bilbon,
Gasteizen eta Donostian dituen bulegoetan.
-
2019-02-12
Interesante la propuesta de trabajar en un marco sostenible, basándose en la incorporación de competencias que logren hacer frente a las nuevas necesidades de empleabilidad de las personas y competitividad de las empresas”, que los estudiantes sean agentes de su propio desarrollo y de cambios que la sociedad necesita. El presente es hoy no esperemos mañana para hacer cambios en los diferentes escenarios.