
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta zenbait erabaki hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Ogasun eta Ekonomiako sailburu
Pedro Azpiazuk eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Gobernu Kontseiluak
jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.
Jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren alorreko erregelamendua
Gobernu Kontseiluak erregelamendu hori onartu du. Han jasotzen dira jendaurreko
ikuskizunak eta aisialdiko jarduerak egiteko bete behar diren arauak.
Arau horiek alderdi hauekin dute zerikusia:
- ikuskizun eta jarduera horietara doazen pertsonen segurtasuna
- pertsona horiek aisialdiaz gozatzeko duten eskubideen babesa, baita herritarren
- lokalen, jendaurreko ikuskizunen eta abarren sarrera kontrolatzen dutenek lan hori
Premiazko aurrekontu-neurriak 2020rako
Eusko Legebiltzarrak txosten bat egin du, eta esaten du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu-
neurriei buruzko Lege-proiektua legezkoa dela.
Eusko Jaurlaritzak neurri horiek hauentzat onuragarriak direlako onartu nahi ditu:
- Euskal Administrazio Publikoko langileak
- itunpeko ikastetxeetako langileak
- DSBE jasotzen duten familiak eta pertsonak
Neurri horiek abian jarri ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak 3 lege-proiektu onartu ditu.
Eusko Jaurlaritzak uste du arriskua zegoela horiek aurrera ez ateratzeko, oposizioko
alderdiak ez zeudelako ados neurri horiekin.
Erretiro Partzialeko 2020ko Plana
Eusko Jaurlaritzak plan hori onartu du; planak erretiro partziala hartu nahi duten Euskal
Administrazio Publikoko langile finkoei eragiten die.
Plan honi esker:
- errelebo-kontratuak egongo dira eta jende gazteagoa hasiko da lanean Administrazioan
- beste 700 pertsona kontratatuko dira 2 urtean
Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plana
Gobernu Kontseiluak plan horren jarraipeneko urteroko txostenaren berri izan du.
Eusko Jaurlaritza oso pozik dago orain arte egin denarekin.
Plan horrek 15 ekimen zituen:
- horietako 12 guztiz bete dira
- 3 ez dira oraingoz erabat bete, denbora-arazoak egon direlako beste erakunde eta







