
Lehendakariak Zuzendu du Brexitari buruzko Batzordearen bilera
2017ko apirilean, Eusko Jaurlaritzak Brexitari buruzko Batzordea jarri zuen martxan.
Batzorde hau eratu zen ikusteko zer ondorio izan zitzakeen euskal enpresentzat Erresuma
Batua Europar Batasunetik irteteak.
Orain arte, Batzordea 4 aldiz bildu da.
Azkenekoz gaur, Urkullu lehendakariak zuzenduta.
Bilera horretan, orain arte egindako kontingentzia-planei buruz hitz egin da .
Bileran, lehendakariak esan du hurrengo bilera otsailaren 13an egingo dela, honako gai
hauen inguruan: kontingentzia-planak eta Eusko Jaurlaritzak ezarriko dituen neurriak.
Urkullu lehendakariak esan du:
- Helburua da herritarrek jakitea zer gerta daitekeen baldin eta Erresuma Batua
Europar Batasunetik adostasunik gabe irteten bada.
- Brexitak Euskadiri eragin egingo dio, merkataritza-, ekonomia- eta gizarte-
harremanak ditugulako.
- Euskadiren eta munduko herrialdeen arteko harreman ekonomikoen garrantziari
dagokienez, Erresuma Batua 4. posizioan dago.
- Euskadik beste herrialdeetatik erosten dituen 100 produktutatik 6 Erresuma
Batukoak dira.
- Euskadik beste herrialdeetara saltzen dituen 100 produktutatik 9 Erresuma
Baturako dira.