(ebaluazioan)
Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Mugikortasun jasangarriari buruzko Legea: aurreproiektua, kontsulta publikoa eta ondorioak.

2019-01-21

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak

Euskadiko mugikortasun jasangarriari buruzko Legearen aurreproiektua egin nahi du.

 

Lege horrekin, lortu nahi da Euskadik 

 

Garraio-sistema efiziente bat izatea, helburu hauekin:

  • Pertsonen eta salgaien garraio bat lortzea,
    ekonomiarentzat ona izango dena.
  • Pertsonek askatasunez mugitzeko aukera izatea.
  • Autoa gehiegi erabiltzen dugulako sortzen diren ingurumen-arazoei eta arazo
    sozialei erantzun bat ematea.

 

Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen arabera,

Horrelako Lege bat egiteko,

ezinbestekoa da aurrez denbora bat uztea herritarrek duten iritzia kontsultatzeko.

 

Batik bat, Legeak eragingo dien pertsona edo erakundeen iritzia kontsultatzeko.

 

Kontsulta hori euskadi-eus webgunearen bitartez egin da, 

eta amaitu da jada.

 

Hemendik aurrera, legea idazten jarraituko dute.

 

Gero, dagokion sailburuak onartu beharko du.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan