(ebaluazioan)
Berriak Hezkuntza
Eu

2019-2020 ikasturterako aurrematrikula otsailaren 28tik aurrera egin ahal izango da.

2019.eko urtarrilak 21

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako sailburua da.

 

Bilbon aurkeztu du sailburuak 2019-2020 hurrengo ikasturterako

aurrematrikula kanpaina.

 

Aurrematrikula egiten da ikastetxea aukeratzeko,

gure seme-alabentzako hautatu dugun

ikastetxean plaza eskatzeko.

 

Urtarrilaren 28tik aurrera egin ahal izango da aurrematrikula.

 

Aurtengo kanpainari “¡Ven a nuestra escuela”! deitu diote gaztelaniaz,

eta “Zatoz gurera” euskaraz.

 

Aurrematrikula nola eta noiz egin

 

Familiek hainbat modutan egin ahal izango dute aurrematrikula:

 

  • Aurrez aurre: (Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra) lehen aukerako ikastetxean bertan.
  • Internet bidez: (Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra) www.hezkuntza.net helbidean.
     Beharrezkoak diren dokumentuak eskaneatuta bidaliko dituzte.
  • Informazioa, familia ugarientzat lagungarri izan daitekeena:
     www.ikasgunea.euskadi.eus

 

 

Ikastetxeak eta zikloak

 

Euskadi osoko 695 ikastetxetan egin ahal izango da aurrematrikula.

 

  • Horietatik, erdia baino gehiago ikastetxe publikoak dira: 452
  • Haur Hezkuntzako lehen zikloa -2 urteko haurrentzat- ematen duten
    ikastetxeen erdia baino gehiago publikoak dira: 330 (guztira, 540)
  • Haur Hezkuntzako bigarren zikloa ematen duten ikastetxeen erdia baino gehiago
    publikoak dira: 334 (guztira, 543)
  • Lehen Hezkuntza 534 ikastetxetan ematen da.
  • Bigarren Hezkuntza 330 ikastetxetan ematen da.

 

Aldaketak aurrematrikulazioa egiteko moduan

 

Aldaketak egin dira aurten

aurrematrikulazio- eta onartze-prozesua errazteko

eta familien beharrizanei egokiago erantzuteko.

 

Adibidez:

 

  • Familia bakoitzak 12 ikastetxe hautatu ahal izango ditu, lehentasunaren arabera.
  • Ikastetxe bakoitzak barematu egingo ditu jasotako eskaera guztiak, ez bakarrik lehen
    aukerakoak. Horrela, beste batek baino puntu gutxiago duen familia batek
    ezingo du plaza lortu lehen aukeratzat hautatutako ikastetxean.
  • Ikastetxe publiko bateko Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHra
    doazen ikasleak ez dute eskabiderik egin behar.
    Hori horrela izango da euren Lehen Hezkuntzako ikastetxeari atxikitako institutua
    hautatzen badute, eta hizkuntza eredu berean jarraitzen badute.
    Eskabidea egin beharko da: - Beste institutu batera joan nahi izanez gero.

- Lehen Hezkuntzako ikastetxeak institutu bat baino
 gehiago badauka atxikita.

 

Ikastetxeen aukerei eta matrikula egiteko moduari buruzko informazio puntuak

Vitoria-Gasteiz

13 informazio puntu

Gizarte etxeetan eta San Martin eta San Antonioko udal bulegoetan

Bilbao

8 informazio puntu

Barrutietako bulegoetan

Arrasate (Gipuzkoa)

Informazio puntu 1

 

 

 

Matrikulazio-prozesuaren egutegia

Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra

Urtarrilaren 28tik otsailaren 7ra

Eskabideak aurrez aurre aurkezteko

Eskabideak internet bidez aurkezteko

Otsailaren 14a

Eskabideen zerrenda argitaratu

Martxoaren 21a

Esleitutako plazen behin-behineko zerrendak argitaratu

Martxoaren 21etik 28ra

Erreklamazioak aurkezteko epea

Apirilaren 4a

Behin betiko zerrendak argitaratu

Apirilaren 4tik maiatzaren 6ra

Epea errekurtsoak aurkezteko

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2019.eko urtarrilak 30

    Beste inori ez zaizkio bateraezinak iruditzen eskaera guztiak barematzearen berrikuntza eta Aginduaren 6. jarraibidean aipatzen den lehentasuna (atxikitako ikastetxeetatik datozen pertsonena)?

  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2019.eko urtarrilak 30

    ¿A nadie le parece incompatible la novedad de baremar todas las peticiones recibidas en cada centro con la prioridad de quienes proceden de centros adscritos referida en la instrucción número 6 de la Orden?