(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko urtarrilak 15

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta zenbait erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak,

Ekonomiako sailburu Arantxa Tapiak

eta Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek

Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Itunpeko ikastetxeak

Gobernu Kontseiluak lege-proiektu bat onartuko du

urtarrilaren 29an,

itunpeko ikastetxeekin akordio hobeak egin ahal izateko.

 

Ikastetxe batzuetan, 8 eguneko greba iragarri dute.

 

Beste batzuetan, ordea, ez dute grebarik egingo, aurretik akordioetara iritsi direlako sindikatuak eta patronalak.

 

Horregatik uste du Eusko Jaurlaritzak akordioak posible direla, grebarik ez egiteko.

 

Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzu egokiak bermatuko ditu,

grebak irauten duen bitartean nahikoa irakasle egon daitezen.

 

Brexita

 

Erresuma Batuko parlamentuak Brexitaren aurka bozkatu du.

 

Eusko Jaurlaritzak aztertu du zer egoeratan geratuko den Europa

Britainia Handiak alde egin eta gero.

 

Eusko Jaurlaritzak uste du albiste txarra dela Erresuma Batua Europako Batasunetik ateratzea.

 

Baina, aldi berean, adierazi du britainiarrek berek hartutako erabakia izan dela, eta onartu egin behar dela.                             

Eusko Jaurlaritza Britainia Handia eta Europako Batasuna akordio batera iristearen alde dago.

 

Tapia sailburuak esan du egoera honi aurre egiteko neurriak hartu behar direla.

 

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak laguntza eta informazioa emango dizkie Britainia Handia

Europako Batasunetik ateratzeak beren jardunean eragina izan dezakeen enpresei.

 

Web orri hau sortu du: www.brexit.eus.

Orri horretan:

  • enpresek informazioa eta aholkuak aurkituko dituzte, eta kontingentzia-planak prestatzeko laguntza.
  • enpresak harremanetan jarri ahal izango dira Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Londresen daukan bulegoarekin.

 

Elkarrizketa soziala

San José sailburuak iragarri du Elkarrizketa Sozialerako Mahaia eratzeko dekretua

onartu dela.

 

Mahai horretan langileen gizarte- eta lan-baldintzei buruzko kontuak eztabaidatu eta erabakitzen dira.

Mahaia hiruko organoa da, eta hiru alde hauek parte hartzen dute:

  • Eusko Jaurlaritzak,
  • sindikatuek
  • eta patronalek (enpresa-erakundeak)
  •  

Dekretu batean agertzeak esan nahi du Mahaiari eta Elkarrizketa Sozialari izaera

instituzionala aitortzen zaiela. Lehenengo aldia da izaera hori ematen zaiela.

Horregatik espero du Eusko Jaurlaritzak hau izatea fase berri baten abiapuntua.

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau