(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Gizataldeen zazpigarren Mundu Batzarra egingo da urrian, Bilbon

2019.eko urtarrilak 10

Euskal Gizataldeen Aholku Batzordea bildu da gaur.Euskal gizataldeak mundu osoan aurki daitezkeen

euskal etxeei lotuta daude.


Euskal etxeak bilguneak dira; euskal diasporaren bilguneak, hain zuzen.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du bilera, Lehendakaritzaren egoitzan, Gasteizen.

Iragarri du Euskal Gizataldeen hurrengo topaketa

urriaren 2tik 4ra izango dela, Bilbon.

 

Topaketa hori lau urtean behin egiten da.

 

Lehendakariak esan du euskal diasporak

zeresan handia daukala Euskadik nazioartean duen rolaren barruan.

 

Halaber, adierazi du euskal diaspora aldatu egin dela azken urteetan.

 

Gaur egun Euskaditik kanpo bizitzera joaten diren lagunek

antz gutxi daukate beste garai batzuetan alde egin zutenekin.

 

Euskal diasporaren aspaldiko kideek gaur egungoekin bizi behar dute.

 

Urrian egingo den mundu-batzarra

ekitaldi garrantzitsua da Euskal Komunitate Globala eratzeko,

batua sentitzen den eta sarean lan egingo duen komunitate bat, alegia.

 

Euskal Gizataldeen Aholku Batzordearen bileran honako hauek parte hartu dute:

 

  • Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.
  • Gorka Álvarez, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.
  • Eusko Legebiltzarreko, Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetako,
    foru-aldundietako eta Euskal Herriko Unibertsitateko arduradunak.
  • Mundu osoko euskal etxeetako 3 ordezkari
    (Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako euskal etxeetatik ordezkari bat, Ipar Amerikakoetatik bat eta
    Europako, Asiako eta Ozeaniakoetatik beste bat).

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau