(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2018.eko abenduak 18

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da,

eta zenbait erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

eta Laneko sailburu Maria Jesus San Josek

Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Langile publikoei soldata igotzeko lege-proiektu espezifikoa

Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoetan lan egiten duten langileei

soldata igotzeko helburua bete nahi du.

Horretarako, lege-proiektu espezifiko bat egingo du.

 

Enplegua

Eusko Jaurlaritzak 2018ko Lan Eskaintza Publikoa onartu du.

4.400 lanpostu baino gehiago eskainiko dira, arlo hauetan:

  • Hezkuntza
  • Osakidetza
  • Ertzaintza
  • Euskadiko Administrazio Orokorra

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzak onartua du Enplegu Plan Estrategikoa 2020.

Plan horren barruan:

  • 500 lanpostu eskainiko dira
  • Lana sortzeko 4 programa ditu:
  • Gizarteratzea, pertsonei lanaren bidez gizartean txertatzen laguntzeko.
  • Jarduera Profesionala Babesteko Unitatea, desgaitasuna dutenei lanean hasten eta lanpostu horretan jarraitzen laguntzeko.
  • Lehen Aukera, lanik gabe dauden gazteak euskal enpresetan kontrata ditzaten laguntzeko.
  • Gazteen itzulera, gutxienez urtebete kanpoan eman duten gazteak

euskal enpresetan kontrata ditzaten laguntzeko.

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzak 20 milioi euro inbertituko ditu

3 pertsona-talde hauei lana emateko:

gazteak, gizarte-bazterketako arriskuan daudenak eta desgaitasuna dutenak.

 

 

Euskadiko Kooperatiben Lege Proiektua

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kooperatiben Lege Proiektua onartu du.

Hala, hobetu egingo da euskal kooperatiben egoera:

  • Legez babesten ditu
  • Kooperatiben garapena bultzatzen du, eta egonkortasuna ematen die

 

Horri esker, euskal kooperatibek

indartsu jarraituko dute, eta etorkizun ona izango dute.

 

Prentsa-dosierra

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau