(ebaluazioan)
Berriak Hezkuntza
Eu

Euskal Herriko Unibertsitateak Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria izango du

2018.eko abenduak 15

Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua da.

Jon Darpon Osasuneko sailburua da.

Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea da

Kontseilariek eta errektoreak

EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria aurkeztu dute.

 

Proiektu honen helburua da:

  • Profesionalak trebatzea
  • Medikuntza eta Erizaintzako gaiei buruzko informazioa eta jakintza zabaltzea
  • Gizartearen eta enpresen arteko elkarlana sustatzea
  • Ikerketaren emaitzak gizartean zabaltzea.

 

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea Bilbon egongo da,

Basurtuko Ospitalearen ondoan.

32.000 metro karratu izango ditu,

hau da, oso eraikin handia izango da.

 

Fakultate berri honetan gai hauek ikasiko dira:

Medikuntza, Fisioterapia eta Erizaintza.

Unibertsitateko 6 master egiteko aukera ere izango da,

denak Osasun Zientzien arlokoak.

 

Eusko Jaurlaritzak 52milioi baino gehiago inbertituko ditu

proiektu hau egiteko.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak gauza hauek egingo dituzte:

  • 2019an, proiektua diseinatuko dute.
  • 2020an, eraikina egiten hasiko dira.

 

EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria

prest egongo da 2024. urteko ikasturtea hasteko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau