(ebaluazioan)
Berriak Ogasuna eta Ekonomia

Eusko Jaurlaritzak erretiratu egin ditu 2019rako Euskadiko Aurrekontu Orokorrak

2018-12-13

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburua da.

Sailburuak prentsaurrekoan azaldu zuen

zergatik erretiratu den aurrekontua eta zer erabaki hartu diren.

 

Eusko Jaurlaritzak lasaitasuna transmititu nahi du.

Eusko Jaurlaritza euskal herritarren ongizatea eta

Euskadiren garapen ekonomikoa eusteko moduan dago.

Baditu horretarako beharrezkoak diren baliabide juridikoak eta ekonomikoak.

 

Eusko Jaurlaritzak ez zuen lortu 2019rako Aurrekontuak

beste alderdiekin adostea eta onartzea.

Horregatik, 2018ko aurrekontua luzatu egingo da.

Hau da, 2018ko aurrekontuarekin lan egin beharko du Eusko Jaurlaritzak.

 

Aurrekontu bat luzatzen denean aldaketak egin daitezke,

baina ez egin nahi diren aldaketa guztiak.

 

Aurrekontuaren negoziazioa nola egin zen azaldu zuen sailburuak:

 

1- Elkarrekin Podemos eta Partido Popularrak

hasieratik ez zuten parte hartu nahi izan aurrekontuen negoziazioan.

 

2- EH Bildu ez zen iritsi Euskadirentzat akordio on bat adostera

 Eusko Jaurlaritzarekin arrazoi hauengatik:

  • dituzten barne-arazoengatik

zentratu zirelako.

 

3- Hauek dira Eusko Jaurlaritzak duela hilabeteak jarritako baldintzak:
  • aurrekontuetako gaiak lantzea bakarrik
  • Euskadiren etorkizuna ez jartzea arriskuan

 

Desadostasuna pentsioen inguruan

 

Eusko Jaurlaritzak eskaintza hau egin zion EK Bilduri:

1- DSBE igotzea, 2021ean 858 euro kobratu ahal izateko.


2- Legez babestutako indibidualizazio konpromisoa,

premia gehien duten pertsonengandik hasita.

3- Hiru urtez iraungo duten kontratu mugagabeak bultzatzea

eta bataz besteko 1.200 euroko soldata adostea enplegu-programetan.

 

Atzo, EH Bilduk esan zuen gutxieneko errenta bat

eskaini nahi diela 190.000 pentsiodun baino gehiagori.

 

Eusko Jaurlaritzak ezin du EH Bilduren eskaintza hori onartu arrazoi hauengatik:

  • ez dago gizarte-babesaren arloan.
  • pentsioak bezalakoak dira.
  • arriskuan jartzen du DSBE sistema eta aurrekontua.
  • aurrerabidearen eta berdintasunaren aurka doa.


Pentsioekin zerikusia duten gai guztiak

Madrilen erabakitzen dira.

Hau da, Espainiako Gobernuak erabakitzen ditu.

 

Espainiako aurrekontu orokorrak ere atzera bota zituen EH Bilduk.

Aurrekontu horietan hobekuntzak zeuden pentsiodun askorentzat.

 

EH Bilduren erabakiak ekarriko duena da

pentsiodunek ez dutela edukiko proposatuta zegoen igoera.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak uste du talde horren erabakia ez dela bidezkoa.

 

Gainera, Nafarroan EH Bildu gobernuko taldean dago,

eta han ez zituen proposatu Euskadin proposatutako hobekuntza berberak.

 

Eusko Jaurlaritzaren ikuspuntutik, EH Bilduk:

  • Ez du Eusko Jaurlaritzarekiko beharrezko errespetua eduki.
  • Ez da arduratu Aurrekontuen Lege-proiektuaz.
  • Jaurlaritzak akordioa lortzeko eskaintzen ziona

kontuan hartu gabe negoziatu du

  • Bakarrik izan ditu kontuan pentsiodun eta emakume multzo zehatz bat,

eta gazte eta iraupen luzeko langabe multzo txiki bat.

 

Aurrekontuaren egoera honek kezka sortzen dio Eusko Jaurlaritzari.

Hala ere, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du Euskadiko Alderdi Sozialistarekin.

Bi alderdi politikoek aztertuko dute nola lortu

aurrekontuen luzapenak ahalik eta eragin txikiena izatea.

 

Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du, helburu argiak kontuan hartuta,

herritarrei segurtasuna eta babesa emateko,

batez ere, gehien behar dutenei.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan