(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluarekin bildu da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planari buruz hitz egiteko.

2018.eko abenduak 11

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua

Eusko Jaurlaritzaren erakundea da

eta aholkuak ematen ditu zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruz.

Kontseiluak Innobasque eta Ikerbasquerekinbatera lan egiten du.

 

Erakunde hauetako pertsonek osatzen dute:

  • Eusko Jaurlaritza
  • Foru-aldundiak
  • Unibertsitateak
  • Teknologia-zentroak
  • Enpresak
  • eta I+D+i babesten duten beste erakunde batzuk

 

Iñigo Urkullu lehendakaria Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluarekin

bildu da Lehendakaritzan eta hauek aztertu dituzte:

  • Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan

 aurten egin diren jarduerak

  • plana nola dagoen
  • lortu diren emaitzak

 

  1. urtetik hona, Plan horren hiru fase garatu dira.
  2.  

Orain abiatuko da 4. fasea, azkena.

2019 eta 2020 bitartean, 4. fasean,

Euskadiko eskualde-berrikuntzako adimendun espezializaziorako estrategia sortuko da.

 

Euskadi berrikuntza gaietan

erreferentea izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak.

Horretarako, 460 milioi eurotik gora inbertituko ditu I+D+i programetan.

Hori egin ahal izateko,

2019ko aurrekontu-proiektua onartu behar da.

 

Euskadin gora egin dute berrikuntzako inbertsioak eta ikerketako emaitzak

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren ustez,

oso ondo doa plana.

6.700 milioi euro inbertitu dira

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean.

 

Kontseiluak honako hau ere esan du:

  • Euskadik goi-mailako berrikuntzako eskualde eta herrialdeen artean jarraitzen duela.
  • Ikerketa eta Garapenerako diru gehiago dagoela.

 

Planeko programen emaitzak oso onak dira.

Gai horiek aztertzen dituzten erakundeek emandako datuen arabera,

gauza hauek lortu dira 2014., 2015., 2016. eta 2017. urteetan:

argitalpen horietatik, erdiak baino gehiago oso kalitate onekoak dira.

  • 36.000 milioi euro produktu berriak saltzeagatik.

 

67 ikerketa-proiektu berri onartu dira

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin jarraitzeko,

honako hauek egingo ditu Eusko Jaurlaritzak:

 

1- Legegintzaldi honetan laguntza emango die

euskal enpresen ikerketa eta garapenerako 100 proiektu berriri.

  1. eta 2018. urteetan,
HAZITEK programaren barruan,

400 milioi euro inbertitu ditu dagoeneko 67 proiektu berritan.

HAZITEK programak laguntza ematen die enpresei

ikerketa eta garapeneko gaietan.

 

2- Planaren estrategia jarraitzen duten beste 7 ekimen bultzatuko ditu.

 

3- Europako Horizonte 2020 programako 63 ikerketa-proiektu garatuko ditu.

 

Euskal entitateak ari dira 63 proiektu horiek gauzatzen,

hiru gai hauek ardatz hartuta:

  • Zientzia bikaina: Goi-mailako kalitatezko zientzia

       garatzeko Europar Batasunean.

  • Lidergo industriala: Ikerketa eta Garapeneko Europako enpresak

 munduko enpresa liderrak bihur daitezen.

  • Gizarte-erronkak: gizartearengan eragina izan dezaketen gaiak,

 hala nola segurtasuna, energia, osasuna, garraioa...

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau