(ebaluazioan)
Berriak Ogasuna eta Ekonomia
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren lege-proiektua eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarrean

2018.eko abenduak 11

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburua da.


Sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2019. urteko aurrekontu orokorren lege-proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean.

 

Gainerako alderdi politikoek aurkeztutako zuzenketak ere eztabaidatu dituzte.

 

Eusko Jaurlaritzaren nahia da aurrekontuek legegintzaldi honetako helburuak betetzea.

Hauek dira helburuetako batzuk:

  • Ekonomia eta enplegua suspertu.
  • Gizarte-politikak hobetu; hau da, erabaki politikoei esker, herritarrek bizi-kalitate ona eta ongizatea izan ditzaten bermatu.

 

Pedro Azpiazuk esan du oraindik denbora dagoela aurrekontuei buruz hitz egin eta akordio bat egiteko.

Dena den, adierazi du ez dagoela aukera handirik Eusko Jaurlaritzak proposatu duena aldatzeko.

Sailburuaren hitzaldia

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau